Arantzazuko Santutegira joateko, Arrasateko erromesek irailaren bigarren igandean goizean goiz irten eta goiz erdirako bertara ailegatzeko bide hau erabiltzen dute. Aretxabaleta eta Eskoriatzako erromesek, behin Urkulu urtegira helduta, bide bera jarraitzen dute.
Baseliza hau XV. mendean egin zen. Burdinolan lan egiten zutenen beharrizanak asetzeko eraikia behar zuen izan. Antzinako portadari eutsi dio, gainerakoa maiz zaharberritua izan bada ere.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost