cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 106 (San Andres + Bedoña + Larrino + Goroeta + Urrexola + Araotz + Arantzazu)

Arantzazuko Santutegira joateko, Arrasateko erromesek irailaren bigarren igandean goizean goiz irten eta goiz erdirako bertara ailegatzeko bide hau erabiltzen dute. Aretxabaleta eta Eskoriatzako erromesek, behin Urkulu urtegira helduta, bide bera jarraitzen dute.

  • Denbora: 5 ordu
  • Distantzia: 16,21 km
  • Zailtasuna: Goi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Arrasateko erdigunetik abiatzen da ibilbidea, Zerrajera kaletik, aintzinako Bedoñako bidea hasten zen tokitik. Seinaleak jarraituz, gaur egun Bedoñako errepidearekin egingo dugu topo. Hemen, errepidea gurutzatu, lantegiaren albotik jarraitu. Berehala, ezkerreko bidea hartu.

  • Bedoña: Aldapan gora Bedoñara ailegatuko gara, bidegurutzean eskuin aldera egin eta berehala Uriguen baserria dago. Ezkerraldean Santa Eulalia parrokia dago. Iturriaga baserriaren albotik Aretxabaletako Larrino elizaterako mendi bidea jarraituko dugu, Larrino elizateko Gi-4132 errepidearekin topo egin arte. Hemen PR Gi- 97arekin elkartuko da.

  • Larrino: Errepide hau jarraituz Larrino elizateko San Kristobal parrokia aurkituko dugu. Inguru honetako bista apartaz goza daiteke; Korueta, Aozaratza eta Areantzako elizateak, Kurtzebarri, Hiruhaitz, Orkatzategi mendiak. Errepidez, Leixalde, Intsusia eta Zuatzu baserrien albotik Urkulu urtegira iritsiko gara. Une honetan, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko erromesbideak elkartzen dira.

  • Urkulu urtegia: Urtegia inguratzen duen bidea hartu ezkerraldera eta hau jarraituz, presa gainetik igota, berehala aldapa gogor eta luze bati helduko diogu.

  • Urrexola: Pinudietan gora Urruxola Garaiko mendateraino iritsiko gara. Hemen 1400 aldera oñatiarren eta leintztarren arteko gudu ospetsua izan zen. Bidean aurrera, laster batean, Urruxola auzoko goieneko partean Garaikua, Antxitena eta Estañukua baserriek osatzen duten etxe-multzoa dago. Urruxolako Andre Mariaren parrokiara iritsi, eta bertan, Olateraino doazen porlanezko eskailerak hasten dira, baina guk Barrenetxe pareraino bakarrik erabiliko dugu. Paraje honetan, Jaturabetik datorren kanalari jarraituko diogu, Jaturabeko makinetxe txikira ailegatu arte. Araotzerako errepidera iritsi ahala, ezkerretara eta beherantz hartu, zubiaz bestaldera iragan eta Arrikrutzeko benta zaharreko bideari ekin beharko dio ibiltariak, hau da PR Gi 103aren ibilbide bera.

  • Arrikrutzeko baserri-multzoa alde batera utzi eta gorantz Arantzazuko galtzadari helduko diogu. Apur bat igo ondoren, Kortakogaineko bidegurutzean izango gara. Galtzada zaharra jarraituz, Kortakogain eta Gesaltza baserrien bitartetik Soroandietaraino; baserri honetatik aurrera Zapiarbe gainditu eta Zelaizabal jatetxea baino zerbait gorago errepide nagusia gurutzatuko da. Errepidez bestaldetik gora eginez jarraitu, berehala Santo Kristoren ermita begiztatzen da, ondoren Arantzazuko Santutegira ailegatzeko.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)