Gurutz latindarreko planta duen baseliza txiki hau, lunetoz hornaturiko kanoi-gangez dago estalirik. Ermitaren oinetarako sarbidea portada dinteldu barrokoaren zehar. Portada dinteldu honen gainetik bao bakarreko kanpandorrea gailentzen da. Harrizko fuste zilindrikoko harrizko euskarriak alboko portikoan eta zurezko egitura estalduran.
Errepide ondoan zutitzen den Artxubi baserriak fatxadan Errege-Erregin Katolikoen armarriaren hainbat atal erabili ditu, Bidaurreta Monastegikoak.
Olabarrietan 1679. urteaz gero muga-gurutze bat izan zen. Jatorrizko gurutzea hareharrian landua zen eta Domingo Arabaolaza izeneko hargin batek egin zuen. Hala dio idulkian grabatutako mezuak. Idulkia du, hain zuzen ere, jatorrizko gurutzetik geratu den pieza bakarretakoa.
Egungo kokagunera mende hasieran aldatu zen, eta zaindaritza ere aldatu zitzaion, aurrez San Andresi emana baitzegoen. Erretaula baseliza zahar batetik ekarritakoa da, XVI. mendean Felipe Borgoñak eta Andres Murgialdaik eginikoa. Estiloz platereskoa da eta Oñatik Unibertsitatearen sorrera zela eta bizi izandako joritasun artistikoan kokatu behar da.
Fatxadan dituen erredolatxo biribilekin, Altzibar-Azpikoa inguru honetako eraikuntza zibilik nabarmenetakoa da.
Lezesarri San Estepan baseliza ondoan gorpuzten da, Berezanoko Sta. Luzia baselizatik gertu dagoena. Sarrera, arku zorrotzekoa du egurrezko atari batek babesten duena. Bailara honetan ohizko den bezala egurrezko estalpea berriz azaltzen zaigu. Jatorriz eraikuntzaXV. mendekoa izan daiteke. XVI. eta XIX. mendeko berrikuntzak ere ederki gorde dira.
Oñatiko herria ikus daitekeen hegi baten gainean kokatuta dago gaur baserri bihurturiko dorre-etxe hau, eta oriandik ere gordetzen ditu eraikuntza eta egiturazko zenbait ezaugarri, Gipuzkoan ezagutzen ditugunetan zaharrena bide dela adierazten digutenak.
Balio arkitektonikoa du. Hemen San Bartolomeren irudia gordetzen da, jadanik desagerturiko baseliza batetik jasotakoa.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost