cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

Murinondoko San Blas ermita, Bergarako ezagunenetakoa izan da eta bada oraindik ere, milaka pertsona bertaratu dira mendeetan zehar, Buruñaoko Amabirjinari edo San Blasi, katarroa senda diezaiela edo erditze zoriontsua izan dezatela eskatuz, edo kandelak eramatera, edo San Blasen kordoia lepoan lotu eta katarroa uxatu asmoz, etab. Enkantera atera zen ermita hau XIX. mendearen hasieran.

Garai batean hainbat tren ibilbide gurutzatzen ziren: alde batetik, Zumarragara zihoana; eta bestetik, Gasteizetik Lizarragaraino heltzen zena. Bide estuko trenen komunikazioan leku estrategikoa izan da. Bidegurutze izaera hau Erdi Arotik ezagutzen da.

Armarria, oin angeluzuzena eta bi isurialdeko teilatua ditu. Bi solairuetan kareorez estalitako harlangaitzezko hormak daude. Fatxada nagusiak erdi-puntuko bi arku ditu elkarren ondoan, eta handik ezkaratzera sartzen da. Familiaren armarria bi arkuen artean dago.

Mendian Jaunaren Igokundeari eta San Migel Goi-aingeruari eskainitako ermita dago antzina-antzinatik.1050ean Don Sancho izeneko norbaitek Bergarako Haritzetako San Migel Monasterioan zituen lur batzuk Aragoiko San Juan de la Peña Monasterioari eman zizkion dohaintzan. Horixe da dokumentuetan ermitaren inguruan aipatzen den lehen berria.

Bertako ohiko baserriak azpimarratzekoak dira. Aranerdikoa baserriak XVI. mende erdialdeko egitura mantentzen du.

EGINO

Andrés de Garitano Aldaeta maisuak 1695. urtean harrizko lau arku zeuzkan etxeproiektu paregabe hau marraztu zuen baserria berrizteko.

Oinplano lauangeluarra, bi isurialdeko teilatua eta harlangaitzezko eta harlanduzko hormak ditu. Antzinako egitura galdu egin du: lehen baserrian sartzeko erabiltzen zuten arku zorrotzeko ate dobeladuna ia itsu dago. Fatxada batean leiho bikoitz interesgarria dago, eta arku zorrotzeko beste bat ere bai.

Armarridun etxea. Eraikin karratua da, lau isuritako teilatuarekin eta harri-hormazko paretekin, ertzak kenduta harlanduzkoak baitira.

Askatsutik gertu dago San Martzial: paraje ikusgarriak ditu, eta mahaiak larreetan. Ermita da bertan jaun eta jabe, azken urteotan, antzinako itxura berreskuratu duena. Jende asko joaten da hara, gustura egoteko moduan baitago prestatuta.

Mahaiak, erretegiak, haur-jolastokia, iturriak, bolatokia, etab.

<< Hasi < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 Hurrengoa > Bukaera >>
48 orrialdea 89-koa

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)