Iturbe eta inguruko baserrietarako bidean behera goazela, Lamariñoetxeberritik Surraga Gurutzera helduko gara, ia eskualde osoan ikusten den gurutzea da. San Martin Agirreren omenez ezarri zuten bere kanonizazioaren lehen mendeurrenean, 1862-1962.
Balio arkitektonikoa du. Laukizuzen erakoa eta lau isuritako teilatua. Atarirako sarreran erdi-puntuko arku batetik.
Balio arkitektonikoa du. Armarridun dorrea, laukizuzen erakoa eta bi isuritako teilatuarekin, tamaina handikoa, eta armarria etxaurrean duena.
Iriaungo San Andres ermita (Iriaun toponimoa Elosuako Iriaun edo Irijaun sortetxean gordetzen da), 1468an aipatzen da Maria Teresa de Vicuña, Garcia de Ibañezen emazteak dohariak egitean Bergarako eliza eta ermita batzuentzat laguntza uztea erabakitzen duenean.
Bergaratik Elosura doan errepidean, Elosuako bidegurutzea baino lehen ezkerretara hartuz gero Santutxuko atsedenlekua aurkituko dugu.
Gaur egun bi etxebizitza dituena. Laukizuzen erako planta eta bi isuritako teilatua dauka. Sarreran dauden erdi-puntuko bi arkuen gainean "Ixoye Arzubi 1919" dioen plaka dago, arkuak igaro eta atarira eta etxebizitzako atera sartzen da.
San Prudentzio elizarekiko perpendikular da. Deba ibaia zeharkatzen du, juxtu bi ibaiadarretako urak batzen diren gunean. Zubiak erdi-puntuko bost arku ditu. XVII. mendean eraiki zen eta harrezkero eraberritze lan ugari egin dira.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost