Nahiz eta XVI. mendearen hasieran erikitakoa behar duen izan, Araozko parrokian bizirik dirau jatorrizko izaera gotikoak eta hiru habearte mailakatu artatu ditu. Eliza estaltzen duen ganga lehenengoetarikoa da Euskal Herri osoan (c. 1520-1530) eta, aldi berean, obra ausartenetarikoa.
Araotzeko inguru menditsua oso ederra da, Orkatzategi, Aumategi, Andarto eta Deguria tontorretara igo daitekelarik.
Arantzazuko multzoa osatzen duten arkitektura testigantzen artean antzinakoena dena; lehengo bide zaharraren ondoan zutitzen da, Santutegiko obrak hastearekin batera egindako egungo errepideak ordezkatu zuelarik.
Eliza 1950-1955 artean eraiki zen, horretarako antolaturiko lehiaketa publikoan irabazle gertatu Zen egitasmoa jarraiki, Francisco Saez de Oiza eta Luis Laorga etxegileek azaldutako egitasmoa jarraiki hain zuzen.
Aizkorri-Aratz Parke Naturalak 19.400 hektareako azalera du eta Altzania, Aratz, Aizkorri, Urkilla, Zaraia edo Aitxuri tontorrek eraturiko lerroak, Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoaren urak banatzen ditu. Bertan sortzen dira Gipuzkoako ibai nagusietako hiru: Deba, Urola eta Oria.
Aspaldi batean bi bizitzako etxea. Lau aldetako hormetan dauzka subitarteak, batzu zeharka daude eta beste batzuk ateburuan.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost