Debagoienak komunikazio ona dauka, Gipuzkoako hego-mendebaldean aurkitzen da eta edozein lekura joateko, hainbat garraio publiko erabili ahal dituzu, kotxea, autobusa, trena, taxiak, etab. Atal honetan, eskualdeko errepideen mapa eta Debagoienan existitzen diren garraio publiko desberdinen informazioa aurkituko duzu.
Jarraian, eskualdean sartzeko aukera desberdinen informazio zerrenda aurkezten da:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Debagoiena eskualdea ondorengo errepideak zeharkatzen dute: - GI-627: Errepide hau Gasteizetik Maltzagara doa eta eskualdeko ondorengo herrietatik pasatzen da: Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergara. Jarraian eskualdeko herrialdetatik Euskal Herriko hiriburuetara dauden kilometroak laburtzen dituen taula eransten da:
* Etxegaratetik; ** Gasteizetik Hauek dira eskualdean lan egiten duten garraio publikoak: - Pesa Bestalde, jarraian eskualdeko herrialdeen taxien telefonoak dituen taula bat eransten da:
Edozein momentutan trafikoaren egoera ezagutzeko ondorengo loturan sartu: Edozein ibilbide egiteko edo konsultatzeko ondorengo loturan sartu: |
|
Debagoiena eskualdetik gertuen dauden tren geltokiak Zumarragakoa eta Eibarrekoa dira. Eibarretik pasatzen den trenbideak Bilbo eta Donostia lotzen ditu eta kostaldeko hainbat herrialdetatik pasatzen da. Trenbide hau Euskotren enpresak kudeatzen du. Zumarragako trenbideak, berriz, Irun eta Brinkola lotzen ditu eta Gipuzkoako barnealdeko hainbat herrialdetatik pasatzen da. Trenbide hau Renfe enpresak kudeatzen du. Ondoren, aipatutako edozein herrrialdetatik trenbide sarea ireki egiten da helbide ezberdinetara (Iruña, Hendaya etab.) Informazio gehiago lortzeko aipatutako bi trenbideen web orriak kontsultatu daitezke: |
|
Debagoieneko eskualdera gertuen dauden aireportuak Donostiako Aireportua, Bilboko Aireportu Internazionala eta Gasteizeko Aireportua dira. Jarraian aireportu bakoitzaren helbidea eransten da eta kontsultak egiteko hauen web orrialdetara loturak egin dira:
|
|
Debagoienako eskualdean bide berdeen sare zabal bat dago, honek eskualdeko eta inguruko herrialdeak lotzen dituelarik. Bide hauetariko batzuk garai batean trenbideak izan ziren. Bide hauen inguruko informazio gehiago lortzeko ondorengo lotura kontsultatu daiteke: |
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost