Sarreran, erdi-puntuko arkua, eta arku-giltzan giza antzeko irudi bat. Azpikaldean eguzkiaren ikur antzeko bat eta azpian data bat: “1846”.
Bergaratik Elgetarako bidean, Uberan sartu bezain pronto ezkerreko bidea hartu eta handik 300 bat metrora dago, Etxeberriaundia (Santikua) baserriaren ondoan.
San Pablo ermita 1625 urterako eginda zegoen, Lope de Isastik bere Gipuzkoaren Historia Bilduman aipatzen baitu, Elgetan kokatuz.
San Juango Elizalden kokatzen da, bertara heltzeko Bergaratik goazela, Tartufo taberna pasa eta eskuinaldeko bidea hartu behar da. Mendixka baten gainean dago, Elizalde baserritik metro batzuetara. Harrizko kanpandorrea ezik, beste guztia zurituta dago. Laukizuzen oinarria du, lau isuritako teilatuarekin nabe bakarra estaltzen duena.
Elorza etxeko jabea zen Gracia de Egino y Elorzak utzitako 1563ko testamentuan aipatzen da. Lehenengoaren alboan itsatsitako eraikuntza berria dauka. Oina salio itxurako nabe bakarrekoa da. Dobel-harriz egindako arku zorrotz baten babesean dago sarrerako atea. Gainean, egurrezko kainoi itxurako ganga dauka. Hiru aldare dauka.
Mendixka gain batean dago, bakar-bakarrik, hainbat lekutatik ikusteko moduan. 36ko gerratera arte, kanpai hotsa entzuten zenean bertako famili guztiak elkartzen omen ziren otoitz egiteko.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost