Aurrealdean horma-zura, eta bertan sotora garamatzan arku zorrotz bat, erdi itxita dauka. Antziñan dorretxea izandakoa.
Aipatzekoa da Arando baserria, etxaurrean, atariko sarreran erdipuntuko arkua dauka, laukizuzen erako eraikuntza da; atzealdean doberaz osatutako arku bat dauka eta aldameneko horman beste arku estuago bat. Barnealdean aipatzekoak dira sabairaino heltzen ez diren zuntoiak.
Antzinatik ezagutzen den etxe bikaina. Antzuolakoa zen 1625ean. Billotegiboluatik gora jarraitu eta 500 metrora dago.
Osintxuko bidegurutzetik abiatu eta Muskiritsu errekari jarraitu. Kilometro inguruko paseo lasaia eta atsegina egiteko moduko tokia.
Boluatik gertu eta Billotegiboluatik 500 metrora kokatutako errota. Muskiritsu errekatik hartzen du ura. Ezaguna zen 1890erako.
Osintxuko zubitik 50 metrora, San Emeteri eta Zeledonio elizaren aurrean. Muskiritsu errekatik hartzen du ura.
XIX. medearen erdialdean eraiki zen, 1834. urtean gertatutako huelde batzuk aurretik zegoen eliza desagertarazi baitzuten.
Muskiritsu errekan zehar hainbat potzu daude udaran bañurako erabiltzen direnak: Gurutzako potzua, Gurutzako bihurguneko potzua, Iturriberriko potzua eta Atxuriondoko potzua (argazkikoa).
1693. urtean Andres Garitano Aldaetak margotutako eraberritze planoan ikusi daiteke eraikinaren toki desberdinak. Beheko aldean arkupe dago gari-jotzea egiten den tokia, erdian ikuiluak eta sukaldea daude eta goian eskuman sagardo biltegia eta gari aletegia.