Egun, biztanlegunea San lsidro baselizak ordezkatzen du, toki honetako erlijio-usadioa jaso duen XIX. mendeko eraikuntza. XVIII. mende hasiera arte Santa Katalina izenez ezagutu ohi zen.
Santa Luzia baseliza da biztanlegune honen ardatz. Eraikin xumea da eta oinplanoa angeluzuzena du. Sarrera arku zorrotzezkoa da, giltzarrian gurutzea duela. Badirudi eraikuntza XV-XVI. mendekoa dela.
San Eliasko haitzuloa, sarreran egindako baseliza eta bertako usadioak lagun dituela bisitaldia nahitaez egin beharreko tokia da. Oinetan harrizko aska bat ipintzen da honek baselizako teilatuko urak jasotzen duelarik. Ohiturak kontatzen duen legez gaitzak sendatzen ditu eta batez ere antzutasun-arazoak dituenarentzat da oso aproposa. Zulo handian garai bateko ertxe baten zaternak ere ikusi daitezke.