cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Atxuriondo

Boluatik gertu eta Billotegiboluatik 500 metrora kokatutako errota. Muskiritsu errekatik hartzen du ura. Ezaguna zen 1890erako.

Bere urak ere Bergara herriaren erabilpenerako hartu ziren 1927an. Erabiltzen ez ziren urekin Valentín Movilla Fernández jaunak “Sobrino de Fernández y Cía” sozietatearen ordezkari giza Atxuriondo errotan energia elektrikoa lortzeko asmoarekin ur publikoen aprobetxamendurako erregistroan izena emateko eskaera egiten du, erabilitako kaudala 60 litrokoa segunduko eta ur jauzi elabilgarria 5 metrokoa delarik. 1953ko G.A.O. antzeko eskaera bat egiten dute baina oraingoan Gonzalo, Francisco, María, Pilar, Carmen eta Valentín Movilla Fernández-en izenian, anai guztien izenean. Irin-errota publiko bezala industria burutzan 1936tik 1944ra urterarte eman zen. Bi harri bikote zituen eta bi burdinezko sorkik mugitzen zuten. Makina garbitzaile bat ere batzuten eta harriak zaharberritu behar zirenean beraiek arduratzen ziren. Eho-lanagaitik kobratzen zutena edo “laka” ale kopuruaren %10 zan. Egitura oraindik han dago, baina makinak kenduta daude.

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)