cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Laspiurbolua

Antzinatik ezagutzen den etxe bikaina. Antzuolakoa zen 1625ean. Billotegiboluatik gora jarraitu eta 500 metrora dago.

1904ko urriko eta iraileko G.A.O.-ean Laspiur-Nagusi bezala azaltzen da eta 1906ko dokumentu baten Laspiur-Bekoa bezala. 1921. urte inguruan utzi zion lanari. Ondoren, turbina bat ezarri zioten inguruko baserriei argindarra eman ahal izateko. 1906ko dokumentuan zera irakurri daiteke: “Gregorio Fernández y Sobrino” sozietatea Pol-Pol edo Sarriola, Garalokua, Munay, Tximillo eta Egiako edo Auzola erreken uran aprobetxamendurako kontzesioduna dela, 231 mko jauzi erabilgarria duelarik eta Laspiur-Bekoa errotaren jabea dela, makiña gela lekuz aldatzekotan dagola…”. 6 hilabete geroago obra hau onartu zen. Azkeneko aldiz berritu zutenean eman zioten gaur eguneko itxura. Etxe bikaina bera, inguruak eta bertarako bideak ere guztiz berrituta daude.

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)