Elorregira heldu bezain pronto ikusten da San Prudentzio eliza, errepidearen bazterrean, zelaigune txiki batean, Deba ibaia gurutzatzeko zubiaren parean.
Isuskitza baserria kokatzen den inguruan, 700 m-tara Elorregitik Arrasaterantz abiatu, harrobia egon zen eta gertu Lapurzulo kobazuloa.
Basalgon aipatzekoa da Gallastegitarren dorretxea, XV. mendean izen handiko maiorazkoa. Maria Gallastegi, dorretxeko alaba Garci Ibañez Ozaetarekin ezkondu zen eta Gallastegitarren baserria euren ondorengo baten eskuetara pasatu zenean Bergarako Ozaetarren jabetzakoa izatera pasatu zen.
San Salbador edo Santa Catalina baseliza Azkarruntzen dago, tontor batean, Santa izeneko baserriaren ondoan eta «Bergarako Labe Garaietako» jatorrizko instalazioen aurrealdean.