Gune honetan du jatorria Lazarragatarren leinuak. Sendi honen ondarearen atal dira Elazaharra eta Etxe-Haundi baserriak. Lazarragatarrak Ganboatarren aldeko leinua izan ziren XIII. eta XIV. mendeetan.
Hotela leku paregabean dago eta primeran atseden hartzeko 11 gela ditu. Gela dotoreak ditu, bainugela, telebista eta guzti. Gainera, leku lasaian eta naturan bertan daude.
Murgiako jaiak ermitako patroiaren ohorez ospatzen dira, Jaunaren Igokundearen egunean, Asentzio egunean. Baina ospakizunak egun hau pasa eta hurrengo astebukaeran egiten dira.