cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

ELIZBIDEA

Korosterratzuko atseden lekutik Uzarragako bidea, lehen Elizbidea zena, hartu daiteke.

pikunieta-2

Baserriari buruzko lehen aipamena 1876.an egiten da. Pikunieta baserria zeharo eraberritua dago, garai batean bertako erromeria eta taberna oso ospetsuak ziren. 1960ko hamarkadan hustu eta erre zen. Egun gazte talde batek ustiatzen du.

IRALATORRE

Nahiz eta garai batean Iralatorre baserriak armarri ederra izan, egun Algortako jauretxe batean dago kokaturik.

San Migel parrokia da Bolibarri nortasuna ematen dion gunea. Antzinatasun handiko landa elixka da. XVIII. mendekoa, honen adierazgarri dorreko horma batean zabaldutako estilo erromaniarreko leiho bat izanik. Beste bi lehiotan ikus daitezkeen aztarna gotikoak ere baditu eta egurrezko ganga.

TREKUTZ-ATSEDENLEKUA

Trekutzeko atsedenlekuan iturria eta mahaiak daude. Gainera atsedenlekuaren inguruan Gaztelu Gain izeneko elkartea dago eta elkartearen aurrean, hondatutako tumulo baten aztarnak ikus daitezke.

Axtroki ingurua eremu mitikoa da, bertan 800-500 Kristo aurreko urrezko bi ontzi aurkitu ziren (Eskoriatzako Ibarraundi museoan horien erreplika dago).

IRIARTE-GOIKOA

Lehen aipamena 1500. urtekoa da; beraz, eraikuntza XV. mendean koka daiteke. Armarriaz gain, zutabe polit batean oinarriturik dagoen habe baten gainean aterpe bat dauka.

IRIARTE-AZPIKOA

Baserriaren lehen aipamena 1525. urtekoa da, baita eraikuntza ere. Erdi puntuko bi arku ditu. 1672. urtean eraberritu egin zen. Lan hauek Joseph de Oxirondo eta Juan Ibargoitiak egin zituzten aldez aurretik jabearekin, Juan Bautista de Benituarekin, adostutako planoa eta baldintzak jarraituz.

AITZORROTZEKO ATSEDENLEKUA

Bertan mahaiak eta erretegiak daude.

LAPATZA

Lehen aipamena 1391. urtekoa da. Aurrealdean hiru arkodun portikoa du.

<< Hasi < Aurrekoa 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 Hurrengoa > Bukaera >>
65 orrialdea 89-koa

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)