Azaldegieta atseden lekua, Landarraitz mendigainera edota garai batean Antzuolako baserririk altuena eta urrutiena zen Astobiagara joateko abiapuntua da.
Gorrizandia baserriaren inguruan, behealdean, erreka zokoan, Galartzako errota kokatzen da. Errota hau 1920an eraiki zen eta oroigarri bezala atebarruan ikusi daiteke data. Garai hartan Ignazio Goenagak ordaintzen zituen bertako zergak, horregatik ditu zaio Goenaga errota ere. Gaur egun egoera fisiko kaxkarrean dago.

Gorrizandia baserrian garai bateko tresneria mantentzen da eta ateondoan perratzeko tokia, ingude eta guzti, dauka.
Urrutia baserrian jaio zen Maria Monika de Arizti, Bizkaiako Zaindaria den Balentin Berriotxoan ama, baserriko oroigarriak azpimarratzen duen bezalaxe.
Galartzan garrantzia dauka Santa Agedako ermitak. 1984. urtean ermitako XIII. mendeko Santa Anan irudia lapurtu zuten eta duela gutxi berreskuratu da.
Baserri honen lehen aipamena 1876. urtekoa da; beraz, eraikuntza XIX. Mendean kokatu behar da. Garai batean oso famatua izan zena herrian bertako erlauntzegatik eta ekoizten zen eztiagatik.
Indar-etxea eta gero errota izango zenaren eraiketa hiru baserriren kontua izan zen: Irastorza (Lamariano), Amilleta (Agirre) eta Galardi (Aranes).