Eremu honetan kokatzen da Jaunaren Igokundearen baseliza (Udaiago), dagoen lekua dela eta, behin eta berriz suntsitu dute, bai ekaitzek eta baita gerlek ere, eta beti berreraiki da.
Oinplano angeluzuzeneko baserria, 33,5 x 23,5ekoa. Egurrezko estalkia, hodi-teilez egina, 3 isurkikoa, gai¬lurra hego-ekialdera jotzen duen fatxada nagusiarekiko elkarzut duena. Bi solairu eta ganbara ditu. Horma perimetralak landu gabeko harriz eginak, eta eskan¬tzuak harlanduzkoak. Fatxada nagusiak antolaketa si¬metrikoa du; beheko solairuan, erdian, erdi-puntuko bi arku daude; arku batetik atondora sartzen da eta bestetik kortara. Lehenengo solairuan sei leiho-hutsarte daude, silarriz hesituta. Hastialean (goiko aldean) oholtza labur bat ikus daiteke, alde hori ixten duena.
Basalden ere antzinako trenbidean aztarnak aurkitu ditzakegu, 1971eko otsailean desagertu zen trenbidearenak.
Lizarragan ere antzinako trenbideen aztarnak aurkitu ditzakegu, 1971eko otsailean desagertu ziren trenbideenak. Argazkian trenbide azpitik igarotzen zen bidea eta goian trenbide zaharra ikusi daitezke.
Uzarragan ere antzinako trenbideen aztarnak aurkitu ditzakegu, 1971eko otsailean desagertu ziren trenbideenak.
Asentzioko atsedenlekuan erretegiak, mahaiak, iturria, komunak, eta nola ez, parkeari izena ematen dion baseliza daude. Gainera pago hostotsuak, arrantzan egin dezakegun urmael bat eta inguru zoragarri bat (Udalaitz, Anboto etab.) ikusi eta ederretsi ditzakegu.