Berari buruzko 1432ko kontuak ere badira, Pedro Ibañez de Arostegik bere azken nahia idatzi eta diru kopuru bat utzi zion eta. XV. mendean hasieran eraiki zen. Baina 1810ean, Udaletxeak saldu egin zuen hasierako ermita baserri bihurtzeko, Elorregiko kanposantuan kapera bat egiteko asmoz. 1830ean bukatu zen eliza berria, eta 1881ean parroki izendatu zuten. Laukizuzen oinarriduna da, bost arku zorrotzek osatutako arkupe ederra dauka, erdian atea eta alde banatan leihoak, eta beste bi sarrera aldamenetatik. Arkupearen erdialdean barrurako atea dago.
Arkupearen gainean erpinez amaitutako dorre bat dauka. Arkupe eta dorre inguru hori oso nabarmen ageri da beste guztian bi isuritako teilatua daukalako. Eskuinaldeko horman beste arkupe bat dauka eta arku zorrozdun leiho luzeak.