cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Intenetetik janaria erosteak ez dizu segurtasun ematen? Hasiera batean arraro xamarra dirudi, baina pentsa supermerkatuan edo kantoiko dendan erosten duzun janaria ere bertara garraiatu behar izan dutela. Baserri Sarean kasuan, produktuak zuzenean Leintz-Gatzagan kokatzen den gure biltegitik doaz, ia beti 24h-tan, beraz, supermerkatuan erosiko bazenu baino denbora gutxiago pasatzen da jatorritik zure etxera heldu arte. Hau gutxi izango balitz, garrantzitsuak iruditzen zaigun abantaila segida bat eman nahi dizugu, Internetetik elikagai produktuen erosketen inguruan:

  • Edozein tokitara: gozamena da jatea eta sarbide zaila duten guneetako ohiko produktuak ezagutzea. Zorionez, Baserri Sarea dago, bere funtsezko balio edozein tokitara ohiko produktua eramatea dena.
  • Edozein momentutan: ez zara ordutegiaz kezkatu behar. Zuk erabakitzen duzu zein egunetan eta zein ordutan erosi nahi duzun.
  • Zuzenean ekoizletik: Baserri Sarearen ideia onlineko azoka sortzea da, non elikagai ekoizleak beraien produktuak zuzenean saldu ditzaketen pastelaren zati handi bat gelditzen diren bitartekarietatik pasatu gabe. Baserri Sarean Internet hedabide bezala erabiltzea bururatu zitzaigun, gure produktuak zuzenean gure biltegitik eskaintzeko.
  • Produktu berriak ezagutu: produktuak ez baditugu aurkitzen bidaiatzen interneten-ibiltzen ezagutu ditzakegu eta gero eta denda gehiago daude mundu guztiko ohiko produktuak erakusten digutenak. Gure web orritik, gente askok ezagutu ahalko du gure bailarako gazta goxoak, kontserbak, txakolina etab.

txakolina

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa (9,5º - 11,5º) eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntu arin bat ditu. Oso ardo berezkoa eta ezberdina da, nortasun handia duena, hori dela eta, Euskal Herriko tradiziozko produktuen artean aurkitzen da. Fresko zerbitzatu behar da, eta mahasgintza bereziaren ondorioz, orratz karboniko txikiekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du. Edozein motatako itsaski, hasierako plater eta arrainendako laguntzaile ezin hobea da.

Hiru Jatorrizko Deitura daude:

  • Arabako Txakolina
  • Bizkaiako Txakolina
  • Getariako Txakolina

Azpimarratu behar da funtsean txuria dela, baina kopuru txiki batean ardo beltz eta gorriak ere egiten direla, “oilar-begi” bezala ezagutzen direnak.

Bertako bi mahats-barietate, Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza dira mahats-parretan eta besorako hazitako mahatsondoetan txakolina egiteko mahatsa ematen duten mahatsondoak. Gainera, Bizkaiako Txakolina Jatorrizko Deiturak bere arautegian Folle Blanche mahats-barietatea ere onartzen du.

Udazken hasieran ondo zaindutako mahats-bilketa egiten da, beti ere, azukrea eta garraztasunaren arteko oreka bilatuz, eta prentsatzeko eta hartzitzeko teknologia modernoekin, mahats berriaren lanketa arretatsua egiten da txakolina lortu ahal izateko.

Azpimarratzekoa da barrikan 30-40 egun baino gahiago mantentzen ez denez, kanpainan zehar edan behar dela.

Jatorrizko deituren arteko ezberdintasunei dagokionez, azpimarratu behar da Getariako txakolinak karbono gehiago duela eta horren ondorioz apartsuagoa dela. Bizkaiako eta Arabako jatorrizko deiturakoak berantiarragoak dira, lehenengoak itsasoaren eraginagatik klima ozeaniarra dutelarik eta arabako jatorrizko deiturakoak klima lehorrago baten ekoizten direlarik.

PRODUKTUA-8

Artzainek belaunaldiz belaunaldi aldaketa handirik gabe gaztak ekoiztu dituzte. Artzainek eta ardiek urtaroek agindutako bidatza zaharrei jarraitu zaizkie: udaberrian, udan eta udazkenean, goi larretan; neguan, haranetan; horrela ziklo aldaezina duen elikagai naturala probetxatuz. Arte hau kultura goren bilakatu da gaur egun, eta gure gastronomiaren estiloaren ezaugarri.

Idiazabal gaztaren lehengai nagusia, Urbian, Urbasa-Andian, Aizkorrin, Ernion, Aralarko partzuergoan, Pirinioetako zelaietan eta Nafarroako alderdi atlantikoan ibiltzen diren latxa ardien esnea da. Eta aipatu beharra dago hain zuzen ere gazta hau dela merkatuan harrerarik onena izan duen euskal gazta.

Latxa ardia abere txikia da, baserrikoa, gogorra, bazka-eraldatzaile ona eta Bildots-hazle bikaina. Esne-ekoizpen mugatua, denboraldi bakoitzean, otsailetik ekainera bereziki, ehun bat litro, baina kalitate handikoa ematen duena, eraisketa-ardia da.

1986tik aurrera, Jatorrizko Deitura Babestuaren etiketa daramate hainbat produktuk, eta horrek bermatzen ditu bai beren jatorria adierazitakoa dela, bai beren ezaugarri guztiak dauzkatela. Europar Batasunak, gainera, 1992az geroztik legeria zorrotz baten bidez babesten eta arautzen ditu Jatorrizko Deiturak.

1989an, Idiazabal eta Urbasako kontseilu arautzaileek bat egitea erabaki zuten, eta, aurrerantzean, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deitura deitzea -eta ez, noizean behin oker esaten den bezala, "Idiazabalgo Gaztarena”-.

 

 

Idiazabal gaztak, berezi bihurtzen duten hainbat ezaugarri dauzka. Bere itxura zilindrikoa da, proportzionatua. 8-12 cm arteko garaiera du, eta 10-30 cm arteko diametroa. Bere pisua, berriz, 0,900 kg eta 2 kg artekoa izaten da.

Idiazabal gaztaren azala gogorra eta leuna da, eta kolorea, berriz, hori argitik gris zurixkaren artekoa. Keztatua denean, berriz, azala arre ilun kolorekoa izaten du. Barrualdea boli eta lasto horiaren tartekoa izan ohi da, matea, eta ertzak apur bat ilunduta.

Hiru ezaugarri nagusi dauzka Idiazabal gaztaren ehundura bereziak: elastikotasun ahula, krematsutasun eta sendotasun ertainak, eta oso pikortasun txikia. Ez dezagun bere usaina ahantzi, hain berezko eta indartsua, ardiaren esnea gogorarazten diguna.

Eta, azkenik, bere zaporea aipatu behar dugu, berezia, orekatua eta indartsua, neurri batean gatzagi natural, garbi eta sendoaren antza duena. Gozo eta garratza izan daiteke, eta intentsitatea ahula eta ertainaren artekoa. Keztatuen kasuan, gazitasuna ertaina edo ahula izango da.

Labur esateko, Idiazabal gazta honelakoa da:

  • Esne gordinezkoa
  • Latxa eta karrantzar ardien esnez soilik egina
  • Ondua (bi hilabetez gutxienez)
  • Tamainu txiki edo ertainekoa, 1 eta 3 kilo artekoa, nahiz eta hirukietan saldu ahal izan
  • Gatzapen entzimatikoa (gatzagia)
  • Egosi gabea (inoiz ez da 38 gradutik pasatzen)
  • Trinkatua, ore gogorrekoa
  • Koipetsua: aterakin sikuaren %45a koipe-gaia da
  • Keztatu nahiz keztatu gabea
  • Gazta keztatuek kearen kutsu apur bat izaten dute

 

Sei hilabeteko ontzedun 100 gramo Idiazabalek honako hau ematen dute:

  • Proteinak: 21 gramo
  • Koipea: 33 gramo
  • Gatza (ClNa): 1,8 gramo
  • Kaltzioa: 1.873 miligramo
  • Fosforoa: 817 miligramo
  • Energia: 385 kilokaloria

 

Norbanako baten behar guztien aldea, sexo eta adinaren arabera, kontutan hartzen badira:

EGUNEROKO ELIKA-BEHARRETARAKO EMATEN DUTENA (100 gr)
BALIO ELIKAGARRIA HAURRA (4-6 urte) GIZON HELDUA (30-60 urte) EMAKUME HELDUA (30-60 urte)
Energia %24 %16 %20
Proteina %81 %38 %46
Kaltzioa %22,5 &180 %180
Fosforoa %150 %150 %150

 

Nabarmena da kaltziotan duen kopurua; horrek osteoporosia agertzerik babesteko elikagai egoki bihurtzen du Idiazabal.

Beharbada ez da horren ezaguna hortzetako txantxarretik babesteko, berau sortzen duten mikroorganismo batzuen hazkundea eragozten baitu. Gazitasun hau karbono hidrato gutxi edukitzeaz gain txistu-jarioa areagotzen duelako da.

 

Azkarreta Baserria Murgian kokatzen da, Oñatin. Bertan, Ramon Ugartek haragia (bildotsa) eta gaztak ekoizten ditu.

Arrazola Baserria Olabarrietan kokatzen da, Oñatin. Bertan Jose Ramon Arrazolak kiwiak ekoizten ditu.

Etxezuri Baserria Galartzan kokatzen da, Aretxabaletan. Bertan, Jose Ramón Murgiondo eta besteak gazta ekoizten dute.

Bidaurre Baserria Uzarragan kokatzen da, Antzuolan. Bertan Kontxi Izagirrek frutak ekoizten ditu.

Gure online dendan erosketak egitea oso erraza, erosoa eta azkarra irudituko zaizu.

Ezer baino lehen, ez ahaztu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua dugula edozein duda edo galdera izanez gero:

  • Telefonoa: 943 76 25 47
  • Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
  • Ordutegia: 8:00-15:00


 

Zure eskaera gure online dendan egiten hazteko, bezero bezala erregistratu behar zara. Horrela, produktua bialtzeko beharrezkoak diren datuak eskuratuko ditugu. Horretarako, formularioa bete beharko duzu zure harremanetarako, bidalketarako eta fakturaziorako datuak emanik.

Erregistratu eta gero, sartu "Erabiltzailea" eta "Pasahitza", erosketa hasi ahal izateko. Zure pasahitza ahazten baduzu, "Pasahitza ahaztu duzu" loturan sartu edo jarri gurekin harremanetan eta emango dizugu.

 
 

Sartu nahi duzun produktuan eta "erosi" loturan sakatu.

Aukeratutako produktua erosketa karrora gehituko da (orriko eskumaldean), bertan nahi diren kaja/unitate kopurua zehaztu daitekelarik. Ez ahaztu kaja/unitate kopurua aldatuz gero eguneratzeko botoiari eman behar zaiola sistemak egindako aldaketa igarri dezan.

Erosketa amaitzean, erosketa karrora sartu (orriko eskumaldean) eta "erosketa prozesuan" sakatu.

Produkturen bat nahi baldin baduzu eta ez baduzu aurkitzen, jakinarazi iezaiguzu bezeroarentzako arreta zerbitzutik eta atseginez kasu egingo dizugu.

Gainera, ez ahaztu beherapen kupoiren bat baldin baduzu kodea beherapenen kutxatilan sartu eta "bidali" loturari eman behar diozula.

 
 

Zure beharren arabera aukeratu eskeintzen ditugun bi ordainketa moduetako bat:

1. KREDITU TXARTELA:

Ordainketa egiteko kreditu txartela erabili nahi bada, 3D Secure ordainketa sistema erabiliko da. Ordainketa-modu berri hau VISA-k eta MASTERCARD-ek garatutako modua da, Interneten erosketa seguruak egiteko aukera ematen du eta erosleak erabiltzen duen txartela berea dela egiaztatzen du.

Hemendik aurrera zure bankuak emango dizun gako sekretu bat edo zure bankuko pasabide birtuala erabili beharko duzu (txartelaren arabera). Modu honetan, sareko iruzurrak saihesten dira eta transakzioen segurtasun osoa bermatzen da.

¿Nola lortu gako sekretua?

Zure gako sekretua txartela eman dizun banku edo kutxaren eskutik lortuko duzu. Banku elektronikoaren erabiltzailea bazara, kasu gehienetan zuzenean online eskatu ahalko duzu.

Ondoren, ordainketa prozesua oso erraza da eta gaur egungoaren antzerakoa:

  • Ordainketa txartelarekin egingo duzula hautatzean, orain arte bezala, txartelaren zenbakia eta iraungitze-data eskatuko zaizu.
  • Momentu honetan pantaila bat irtengo da non bankuak zure gako sekretua eskatuko dizu (Gogoratu gako sekretu hau EZ dela txartelaren atzeko hiru zenbakiz osatutako zenbakia, baizik eta bankuak telefono mugikorrera bailduko dizun zenbaki bat). Ondoren gure zerbitzari seguruak dena ondo joan den erantzun bat jasotzen du.

¿Nola egiten da ordainketa pasabide birtualean?

Ordainketa modu honetan zure txarteleko datuak sartu beharko dituzu eta ondoren zure banku elektronikoaren pasabide birtualera sartuko zara:

  • Ordainketa txartelarekin egingo duzula hautatzean, orain arte bezala, txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta gako sekretua (txartelaren atzeko hiru zenbakiz osatutako zenbakia) eskatuko zaizu.
  • Ondoren zure bankuko pasabide birtualera pasatuko zara, bertan zure erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko dituzularik.

Gogorazten dizugu ordainketa modu honek ez duela inongo errekargurik.

2. BANKU TRANSFERENTZIA:

Kutxako ondorengo kontuan transferentzia bat eginez: 2095 5055 58 1064291817.

Aipatutako bankuko kontuan transferentzia egin beharko duzu. Eskaera azkartu nahi baduzu, bialdu iezaguzu mezu bat Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko ordainketaren agiriarekin. Transferentzia online egiten baduzu ordain agiriaren kopia bat ere bialdu dezakezu ondorengo helbidera: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko . Ordain agiri hau jaso bezain pronto, zure eskaera martxan jarriko da.

GARRANTZITSUA: Eskaerak Ostegunetan eta Ostiraletan banatuko dira (helbidearen arabera). Eskaerak egiteko ordutegi mozketa asteazkenetako 12:00 da. Beraz, asteazkenetako 12:00 baino lehen ordainduta dauden eskaera guztiak aste horretan banatuko dira eta asteazkeneko 12:00ak eta gero ordaindutakoak hurrengo astean.

 
 

Erosketa prozesu dena bukatu eta gero, erregistroa betetzean emandako helbide elektronikora mezu bat bialduko zaizu non zure eskaeraren xehetasun guztiak jasotzen diren. Mesedez, jasotzen ez baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan. Ordainketa banku transferentziarekin egitea aukeratu baduzu, mezu honetan ordainketa egin behar den kontuaren zenbakia ere adieraziko zaizu. Mesedez, ordainketa egitean eta ordain agiria bialtzean garbi zehaztu zure izena eta eskaera zenbakia (zenbaki hau baieztapen mezuan adierazten zaizu).

 
 

Eskaeren prestaketa eta bidalketa hauek ordaintzean egingo da. Aipatu beharra dago gure bezeroarentzako arreta zerbitzuan edozein momentutan zure eskaeraren egoeraren berri emango zaizula edozein momentutan. Gainera, eman dizugun "Erabiltzaile" eta "Pasahitzarekin" zure kontuan sartu ahalko zara eta hemen zure eskaeraren egoera ikusi ahalko duzu momentu oro.

Ondorengo tauletan Penintsulako bialtze kostuak eransten dira, giro-tenperaturako garraiokoa zein hotz-tenperaturako garraiokoa:

GIRO-TENPERATURAKO GARRAIOA
EREMUA PREZIOA € (%21 BEZ-a barne)
Eskualdea 5,13
Gainerako Gipuzkoa 6,88
Bizkaia eta Araba 9,85
Gainerako Penintsula 21,88

 

HOTZ-TENPERATURAKO GARRAIOA
EREMUA PREZIOA € (%21 BEZ-a barne)
Eskualdea 6,16
Gainerako Gipuzkoa 7,90
Bizkaia eta Araba 18,05
Gainerako Penintsula 24,87

Eskualdeko 50 € baino gehiagoko eskaeretan banaketa DOHAIN izango da.

Erosketa jasotzera Leintz-Gatzagan kokatzen den gure biltegitik pasatuz gero, garraioko kostua ere 0,00 € izango da. Kasu honetan, eskaera jasotzeko ordutegia osteguna edo ostirala 9:00-14:00 da. GARRANTZITSUA: Baina beste ordutegi bat hobeto etortzen bazaizu, oharrak atalean beste ordutegi bat adierazi dezakezu.

Erosketa egitean sistemak automatikoki ikusten du erositako produktuak garraiorako hotza behar duen edo ez. Eta zenbait kasutan, hau da, erositako produktuak hotz-tenperaturan zein giro-tenperaturan bialdu ahal badira, bezeroak aukeratu dezake garraio mota.

Kanariar Uharteak, Balear Uharteak, Ceuta eta Melillako kasuan logistika arazoa dela eta, baserrisarea.com-ek zerbitzua ematen du baldin eta telefono bitartez gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzen bada, honek egin beharreko pausuak zeintzuk diren aipatuko dizkiolarik eskaera egin aurretik.

Merkantzia legeak ezarritako derrigorrezko seguruarekin aseguratuta egongo da, Garraioko Lege Organikoaren (LOT) arabera.

Garraioan zehar gertatutako kexa bat bideratzeko, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari jakinarazi beharko diozu.

 
 

Erosketa datuak betetzean erosketa fakturazioaren helbidea ez den beste helbide batera bialtzeko aukera ere jasotzen da.

Horretarako nahikoa da nahi duzun helbidea aukeratzearekin datuak betetzean edo helbide fiskalaz gain beste helbide bat sartzearekin, erregistroa egitean edo eskaera egiten zaudenean. Hau ordainketa modua aukeratu baino lehen dagoen gehitu edo aldatu bidalketa helbidea funtzioan egin dezakezu. Gainera, bidalketaren hartzaileari eskaeraren faktura bialdu behar zaion edo ez ere aukeratu ahalko da hau opari etab. den arabera.

GARRANTZITSUA: Normalean, erosketarekin batera kaja barruan erosketaren faktura sartzen da. Baina zenbait kasutan (oparietan etab.) pausu hau ekiditea nahi izaten da. Beraz, ez baduzu nahi faktura hori erosketaren kajan sartzea, aipatu iezaiguzu erosketaren eskaera egitean oharrak atalean (hurrengo orrialdean).

 
 

Jarraian entrega epeak azaltzen diren bi taula eransten dira, bata giro-tenperaturako garraioendako eta bestea hotz-tenperaturako garraioendako:

GIRO-TENPERATURAKO GARRAIOA
EREMUA ENTREGA EPEA
Eskualdea Osteguna 9:00-14:00 bitartean
Gainontzeko Gipuzkoa Ostirala 9:00-14:00 bitartean
Bizkaia eta Araba Ostirala 13:00 baino lehen
Gainontzeko Penintsula Ostirala 13:00 baino lehen

HOTZ-TENPERATURAKO GARRAIOA
EREMUA ENTREGA EPEA
Eskualdea Osteguna 9:00-14:00 bitartean
Gainontzeko Gipuzkoa Ostirala 9:00-14:00 bitartean
Bizkaia eta Araba Ostiralean zehar
Gainontzeko Penintsula Ostiralean zehar

GARRANTZITSUA: Eskaerak Ostegunetan eta Ostiraletan banatuko dira (helbidearen arabera). Eskaerak egiteko ordutegi mozketa asteazkenetako 12:00 da. Beraz, asteazkenetako 12:00 baino lehen ordainduta dauden eskaera guztiak aste horretan banatuko dira eta asteazkeneko 12:00ak eta gero ordaindutakoak hurrengo astean.

GARRANTZITSUA: Eskualdeko eta Gainontzeko Gipuzkoako banaketetan (baita Jasotzeko Gunearen kasuan ere) aipatzen den entrega ordutegia ez bazaizu ondo etortzen, eskaera egitean oharrak atalean (hurrengo orrialdean) jarri hobeto egokitzen zaizun ordutegia.

Ezohiko edo ustekabeko atzerapen bat gertatzu gero, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua eroslearekin harremanetan jarriko da gertatutakoan berri emateko, bezeroak aukeratu ahalko duelarik eskaeraren prozesuarekin jarraitu nahi duen edo ez.

 
 

Produktuaren itzultzeak onartuko dira lehenengo 7 egunen barruan, bezeroak merkantzia jasotzen duen egunetik kontatuta eta 47/2002 Legeak, merkataritzan antolamendua arautzen duena, eskatzen dituen baldintzak betetzen badira.

Aldez aurretik baserrisarea.com-ek baimendutako itzultzeak bakarrik onartuko dira. Baimen hau eskatzeko, bezeroa aldez aurretik baserrisarea.com-ekin harremanetan jarriko da (943 76 25 47, Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko (8:00-15:00 Ast-Ost)) eta behin onartu izanda eta itzultzea onartua izateko bete beharreko baldintzak zeintzuk diren adierazi eta gero, merkantzia ondorengo helbidera bialdu beharko da:

BASERRI SAREA
San Miguel Plaza, 4 etxabea
20530 Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa)

Merkantzia jaso eta gero eta bere egoera egiaztatzean, zenbatekoaren itzultzeari ekingo zaio. Itzultzeak sortu dituen garraioko gastuak baserrisarea.com-en kargu izango dira.

 

Gomiztegi Baserria Arantzazun kokatzen da, Oñatin. Bertan, Artzain Eskola kokatzen da. Gomiztegin gaztak, esnea eta haragia ekoizten dute. Bizitarako ardiak eta ahariak ere badituzte. Gomiztegi Baserriak bere web orria ere badu: www.gomiztegi.com

Egi-Handi Baserria Musakolan kokatzen da, Arrasaten. Bertan Jabier Arregik txakolina ekoizten du.

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
10 orrialdea 89-koa

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)