Bedoñatik Urkulura doan bidean, Sologaiztoa baserria eta gero, eskumara doan bidea hartuz gero, Orora garamatzan basabide polit baten sartuko gara. Ibilbideko lehenengo zatian, eskumara doan bidetxo bat hartuta, ondo zaindutako edateko urezko iturri bat eta arropak garbitzeko garbitegi bat aurkitu ditzakegu, Bedoñako bizilagunak askotan joaten direlarik bertara.
Desagertutako Iturriagako Santa Kurutz Baselizatik metro batzuetara, Paintball egiten den zelaia kokatzen da, onarpen handia duen aisigunea. Zelaian bukaeran, tontorraren gailurrean, udalerri mugako mugarria dago, Bedoña eta Aretxabaleta banatzen dituenak.
Informazio gehiago
Informazio gehiago lortzeko sartu ondorengo loturan: www.arrasatepaintball.com
Bedoñatik Urkulura doan bidean, Orora garamatzan bidea alde batera utzita, Urin baserritik gertu eskumara doan bide batetik Bedoña urez hornitzen duen depositoa kokatzen den eremura heltzen gara. Honen ezkerraldean desagertuta dagoen Iturriagako Santa Kurutzeko Baseliza egon zen, honek debozio handia izan zuelarik Bedoñako biztanleak igandeko prozesiotan joaten zirelarik bertaraino.
1733. urtean baseliza ixtea eta eraitsitako baseliza kokatzen zen tokian gurutze bat jartzea agindu zuten, toki sagratua izan zenaren seinale. Gaur egun, egurrezko gurutzaren oinarria bakarrik mantentzen da eta "Kurtzebide" leku-izena, izan ere, horrela deitzen da Urin baserritik bertara doan bidea.
Bedoñatik Urkulura doan bidean, Sologaiztoa baserritik gertu, honen ezkerraldean tontortxo bat aurkitzen da. Hau auzo-gordekin bat da, auzoak zituen behar ezberdinei erantzuna ematen ziona: horrela, gaur egungo baserrien sarbide bezala erabiltzen diren bide publikoak egiteko behar ziren harriak bertatik ateratzen ziren auzolanean. Errementaldegia ere mantentzen da, bizilagunak animaliak ferratzeko erabili izan dutena. Balkoi honetatik, ehunka urte dituen hariztiz inguratuta, panoramika harrigarriaz gozatu daiteke.
Andra Mari Zuri Eliza-Etxetik PR-GI 91 basabidea jarraituz Bedoñako norantzan, basabidearen eskumako baztarrean, ur sulfurodun iturri aurkitzen da, usaimena esnatzen delarik mota honetako urak duen usain bereziagatik.
Artazubiaga baserriaren parean ezkerretara hartuz, Magalbe baserriaren aztarnak ikus genitzazke bakarrik, 1.940an sute batek kiskali baitzuen. Dirudienez, Magalbe baserria Bedoñako baserri onena ez ezik, inguruetako onena ere bazen. Bertako azken biztanlea Alejandro Iturbe Arana izan zen, “Malbe” ezizenez ezaguna, eta ospetsua izan zen bizitzeko eta gauzak ulertzeko zuen moduagatik. "Urak eta Larreak libre" zen bere lema nagusia eta horren ondorioz, hamaika auzitan sartuta egon zen. Gizon argia, nortasun eta bihotz handikoa, bere indarragatik eta gehiegikeriengatik zen ezaguna. Baserriaren inguruan daude oraindik ere, berak harlauza handiekin egindako itxitura bitxiak.
Artazubiaga baserriaren parean ezkerretara hartuz, Magalbe baserriaren aztarnak ikus genitzazke bakarrik, 1.940an sute batek kiskali baitzuen. Dirudienez, Magalbe baserria Bedoñako baserri onena ez ezik, inguruetako onena ere bazen. Bertako azken biztanlea Alejandro Iturbe Arana izan zen, “Malbe” ezizenez ezaguna, eta ospetsua izan zen bizitzeko eta gauzak ulertzeko zuen moduagatik. "Urak eta Larreak libre" zen bere lema nagusia eta horren ondorioz, hamaika auzitan sartuta egon zen. Gizon argia, nortasun eta bihotz handikoa, bere indarragatik eta gehiegikeriengatik zen ezaguna. Baserriaren inguruan daude oraindik ere, berak harlauza handiekin egindako itxitura bitxiak.
Deigarrizko arkitektura erakusten digun XVIII. mendeko baserria dugu. Hareharrizko harlanduz eraikia da eta Karpanel erako arku dotorearekin osatua dago. Hegoaldera begira, ondo kokatuta egote horrek, ibilbidetik ezkutatuta uzten du etxeko aurrealde bikaina.
Ogia egosteko jatorrizko labea mantentzen du, etxeari atxikita, ahoa barrukalderantz duelarik.
Elizatik metro gutxi batzutara, oroitzapenezko monumentua jasotzen da, Bedoñako Fray Joaquín "Loramendi" (Juan Arana Ezpeleta) euskal olerkariaren omenez egindakoa.
1935eko ekainaren 2an, Euskaltzaindiak merezitako omenaldi bat egin zion ekitaldi handi batean monumentu hau eskainiz, bertan harri zirkular bat eta bere datu pertsonalen inskripzioa euskaraz ikusi zitekeelarik.
Oroigarri hau profanatua izan zen espainiako azken Gerrate Zibilaren ondorioz eta bizilagun batzuei harri zirkularra jasotzea eta Aretxabaletako kartzelan gordetzea bururatu zitzaien.
37 urte beranduago, 1972. urteko ekainaren 7an eta lehengoak hartzen zuen toki berean, gaur egungo monumentua egin zen, honek motibo nagusi bezala jatorrizko harri zirkularra duelarik.
Elizari atxikita apaindura gutxiko Hilerri berezia aurkitzen da, 1973. urtean berritua. Sarreran Arrasateko San Josepeko Gurutzebidetik gurutzadura bat aurkitzen da.
Erdiko pasilloko bi alboetara, hilobiak antolatzen dira, buruan hilarri zirkularrak dituztelarik.
Hemen ez dago gehiegikeririk eta ezberdintasunik. Dena modu berean garatu da, tokiak errotazio-modu baten bitartez banatzen direlarik.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost