Bedoñatik Urkulura doan bidean, Orora garamatzan bidea alde batera utzita, Urin baserritik gertu eskumara doan bide batetik Bedoña urez hornitzen duen depositoa kokatzen den eremura heltzen gara. Honen ezkerraldean desagertuta dagoen Iturriagako Santa Kurutzeko Baseliza egon zen, honek debozio handia izan zuelarik Bedoñako biztanleak igandeko prozesiotan joaten zirelarik bertaraino.
1733. urtean baseliza ixtea eta eraitsitako baseliza kokatzen zen tokian gurutze bat jartzea agindu zuten, toki sagratua izan zenaren seinale. Gaur egun, egurrezko gurutzaren oinarria bakarrik mantentzen da eta "Kurtzebide" leku-izena, izan ere, horrela deitzen da Urin baserritik bertara doan bidea.