Familiabakarreko baserria, oinplano laukizuzena duena, gutxi gorabehera 15 x 15 metrokoa gehi erantsitako alboko atal bat, 5 x 15 metrokoa, 360 eta 370 koten arteko malda txikiko bizkar batean kokatua eta honako bi atal erraz bereiztekoak dituena: atzealde edo biltegia, Mendebaldean, behe-solairua eta sotoa dituena; eta aurrealde edo bizitokia, Ekialdean, behe-solairua, lehenengo solairua eta ganbara dituena.
Santiago elizak, itxura neoklasikoa duenak, ematen dio nortasuna Goroetari. Aldare nagusiko erretaula, non Santiago Apostoluaren bizitzako pasarteak ikusi daitezke, oso deigarria da bere koloreengatik eta irudien bizitasunagatik. XVI. mende bukaeran kokatu daiteke.
Erdi Aroko Galartzako dorretxea azpimarratu behar da. Etxe gotorlekua da eta lau alboetan kanoiendako bi kanoi-zulo ditu. Sarrerako arku zorrotza mantendu da. Molde ugariko lehioak ere baditu, bikoitzak, zorrotzak, gezileihoka, etab. honek gotorleku bezala erabiltzen zela adierazten duelarik.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost