Honen ondoan dagoen lrigoien Mazorriagak bi arku eder ditu fatxada nagusian. Baserri aurreko zabalgunean usadiozko garbileku-arraska bat dago.
Multzo hau osatzen duten eraikuntzak arkitektura onekoak dira, Garaikoetxea oinetxea gailentzen delarik.
Habearte bakarreko eraikin haundi eta trinkoa da. Zain makoz apaindurik dauden hiru tertzelete-gangak estaltzen ditu goi-goian. XVI. mendearen lehen urteetan obra haundigurakotzat planteatu zen, baina nolanahi ere eliztarren baliabideak ez ziren bat etorri asmo horrekin.
Bergaratik Angiozarrerako galtzara jarraituz gero, Azkunetako auzora heldu eta Tours-eko San Martinen ermita aurkitzen da. Laukizuzen erakoa eta bi isuritako teilatua.
Angiozar errekan zehar bere garaian garrantzizkoak izan ziren hainbat errota ikus ditzakezu. Gaur egun, Jose Migel de Barandiaranek egindako ikerketei esker ezagutzen da beren balio historikoa.
Angiozar (Bergara), Meatzerreka (Arrasate) eta Elorriok muga egiten duten gunean kokatzen da atsedenleku hau. Izan ere, bertako merenderua Elorrioko lurretan kokatzen da.
Interes arkitektonikoa dauka. XVIII. medekoa, zehazki bere gaur eguneko forman 1732. urtean eraiki zen, oin angeluzuzenekoa da eta bere aurrealdean punta erdiko hiru arku duen arkupea dauka eskumaldean.
Aldai Egiako 11. zenbakian dago eta sarrera Angiozarrera iritsi baino lehen eta Amuskibar baserria igaro ondoren dagoen bide batetik dauka, Bergara-Angiozar errepidean ezkerrerantz igotzen dena.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost