Arrola mendiak 907 metro ditu. 60-80 metrora iturria dago. Paraje ederra da. Beheruntz, Urretxu eta Legazpiko inguruak ikusten dira.
Arranoaitzen gutxira arte burdinezko gurutzea baldin bazegoen, orain buzoia eta oroigarri bat besterik ez dago. Paraje zoragarria mendiak (Aitzgorri, Udalaitz, Andarto, Anboto, Gorbea,...) eta inguruak ikusi ahal izateko.
Arrandari-Korosoko bidea garai bateko galtzada zahar da, Egiandiko pagadia zeharkatzen duena. Koroso iturrira joateko beheruntz doan bidea hartu eta 200 m ibili behar da.
Mendiola baserrian arbelez eginiko aurrealde arkodun ederra ikus daiteke eta gainean antzinako egurrezko leihoak dauzka.
Besagasti baserriak oholezko aurrealde interesgarria dauka (XVI-XVII.mendekoa). Gipuzkoa barruan, Ezkio-Itsason dagoenarekin batera, ikusgarrienetakoa. Interes arkitektoniko-artistiko handia dauka konjunto osoak nahiz eta egoera fisiko kaxkarrean egon.
1652. urtean aipatzen da lehendabizi. Hala ere, badakigu 1630. urterako eraikita zegoela. Etxeberrisoro baserriak ulergaitza den inskripzioa dauka ate gainean. Egun abelazkuntza-kooperatiba batek darabil baserri hau.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost