cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

GOIMENDIKO ELIZA

Kanpazar gainetik pare bat kilometrotara dago, Gorontsarri izeneko baserri eta megalito garaiko hilobiaren ondoan. Laukizuzen erakoa, bi isuritako teilatua eta harrizko horma zurituak. Orain dela gutxi berritu zen, Kanpazarko zelaiak (Bergara eta Arrasateko muga) atseden-tokitarako bezala egokitzen ibili zirenean.

SAN BARTOLOME

Kanpazarrerako bidean, gune nagusitik mendebaldera, Zabaleta baserriak daude, hauen ondoan Lamarain baserria eta hortxe ermita hau. Alde ezberdinduna, hiru isuritako teilatua, harrizko kanpandorrea eta gainean gurutzea, eta kanpaia zintzilikatzeko arku bat.

ARBULU ORBE

Arbulu Orbe baserria ere oinetxe izan da, armarriak adierazten duen modura.

ALTZUARAN

Multzo honetako etxerik gorena Altzuaran oinetxea da. 1816an berritu zen, sarrerako ateburuak dioenaren arabera.

SAN BIZENTE

Multzo honek zenbait baserri biltzen ditu San Bizente baselizaren inguruan. Angiozarretik bi kilometrora dago, mendebaldean. Biztanlegune hau 1050. urteko agiri baten Parteniti izenarekin azaltzen da San Miguel Aitzetarekin batera.

IRIGOIEN ZABALA

Elizamendiko baseliza eta hirigunearen artean lrigoiengo baserri multzoa dugu. lrigoien Zabala oinetxea, sarrera-arkuaren gaineko idazki batek dioenaren arabera, 1784ean Andres Domingo Zabalak eraiki zuen.

ELIZAMENDIKO BASELIZA

Angiozarreko kaletik Elgetaruntz garamatzan bidearen ondoan dago ermita hau. Bularreko umedun Amabirjina gurtzen da bertan, eta haurdunaldiaz edo umeen hizketarako arazoez arduratuta zeuden ama asko hurbiltzen ziren.

Angiozarko Marindaoko jaiak martxoaren 25ean ospatzen dira, Elizamendiko Andra Mari egunean.

Angiozarko Asentziomendiko jaiak maiatzaren 17an ospatzen dira, Asentzio egunean.

Angiozarko Goimendiko jaiak maiatzaren 8an ospatzen dira, San Migel Monte egunean.

<< Hasi < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 Hurrengoa > Bukaera >>
34 orrialdea 89-koa

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)