cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Santiago Eliza

Santiago elizak, itxura neoklasikoa duenak, ematen dio nortasuna Goroetari. Aldare nagusiko erretaula, non Santiago Apostoluaren bizitzako pasarteak ikusi daitezke, oso deigarria da bere koloreengatik eta irudien bizitasunagatik. XVI. mende bukaeran kokatu daiteke.

Eliza honen lehenengo berriak 1556. urtekoak dira eta mendeetan zehar aldaketa garrantzitsuak jasan ditu, jatorrizko portal gotikoa desagertuz. Baina leiho gotiko eder bat mantentzen da.

Aldarea hasiera batean elizako beste aldean kokatzen zen, zati zaharrenean, primeran kontserbatutako gurutze-gangak nabarmentzen diren aldean.

Aipagarriak dira ere ondorengo irudiak: Agurtzane Birjiniaren eskultura ederra eta beste bat Santa Inesena (kopia), XIV. mendekoa.

Hiru atal eta abside errektangularra dituen nabe bakarreko baseliza. Aurreneko atala eta absidea ertz-gangez estaliak daude eta beste biak gangatxodun kanoi-gangez. Arku beheratutako portada, estilo klasikoko kolomak dituen "L" itxurako arkupe batez babesturik. Elizaren oinaldean eta erdiparean, piramide itxurako estaldura duen dorrea dago.

Aintzina zegoen elizan XVI: mendean egin zituzten berreraikitze lanen ondorioa da gaurko nabe hori.

Elizako Lanen Liburuari jarraiki, 1728an zortzialdeko horma zaharra, hau da, absidekoa, bota egin zuten berriz egiteko. Baina handik laster lan horri egokia ez zela iritzi zioten. Baliteke lan garrantzitsuak egiteko erabakia orduan hartu izana, bereziki Gregorio Amiamak 1748an hasitakoak, 79 estadu (neurria) harrizko horma eta prestbiterioko zorua berdintzea.

XVIII. mendearen eraberritze lan handiei ekin zitzaien, kanpoaldeko hormak, kontrahormak eta gangak berrituz, hain zuzen ere. 1768. Urtean Manuel Martin de Carrera hor zela badakigu, "egin zituen obren traza, baldintzak eta tasazioa..." zela medio 150 erreal kobratu bait zuen.

Koloma klasikoak dituen gaur egungo arkupea 1840. Urte aldera egin zen, Jose Antonio de Garaialde, "San Fernando Akademiako arkitektoa" zena, zuzendaria izan zelarik.

Erretaula nagusia, Santiago apostoluari eskainia eta haren irudia erdian duena, koloretsua eta ederra da. Haren azpian Arrosarioko Andra Mariaren irudia dago. Erretaula osatuz, Santiagoren bizitzako pasadizoak agertzen dituzten lau erliebe daude: batean Albeldako gudua ageri da, santuaren laguntzaz mairuei irabazitakoa; beste batean tentazioak; beste batean santuaren gorputza Jerusalemdik Compostelara eramatea; eta bestean juduen eskuetan izandako martirioa.

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)