cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Beste Erakundeak

Hemen gure eskualdean lan egiten duten beste erakunde batzuen informazioa aurkituko duzu.

Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da eta egoitza nagusia Gasteizen du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetan du eskumena. Jaurlaritzaren burua Lehendakaria da. Eusko Legebiltzarra edo Parlamentua da Eusko Jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena lau urtero. Eusko Legebiltzarra lehendakariak eta honek aukeratutako sailburuak osatzen dute.

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa lurralde historikoko gobernu organoa da. Beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu, bere Autonomia Estatutuak ahal bideratuta. Honek eskumena ematen diolarik ogasuna, hirigintza eta gizarte gaietan. Egoitza Donostiako Gipuzkoa plazan kokatzen da.

Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) 1982. urtean eratu zen, udal-autonomia defendatzeko eta tokiko interesak beste erakunde batzuen aurrean politikoki ordezkatzeko helburuarekin.

Debagoieneko Mankomunitatea 1976an eratu zen Gipuzkoako eskualde honetako 8 udalen artean zenbait zerbitzu elkarrekin emateko, ekonomia, operatibitate eta egokitasunagatik eskualde-mailako tratamendua eskatzen duten zerbitzuak, alegia.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) 1991n martxan jarri zuten, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak bultzatuta, besteak beste.

DEBA GARAIA, Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea da. Elkartea 1989an sortu zen, bailarako nekazal eremuko gestio zerbitzuak antolatzeko eta landa inguruko biztanleen beharrei irtenbide bat emateko asmoz. Elkarte izaera du eta guztira 27 kidez osatuta dago, horietatik 8 Udaletxeak dira eta beste 19ak nekazal sektoreko eta landa inguruneko elkarte eta erakundeek osatzen dute. Irabazi asmorik gabeko elkartea gara.

Gipuzkoako udal kopuru handi batek bultzatuta, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa 1990ean jaio zen, ur azpiegitura berri eta moderno bat eraikitzeko asmoz, Europako ereduak aintzat hartuz eta ingurumena erabat errespetatuz: ura jasotzeko sistemak, edateko uren araztegiak eta hondakin uren araztegiak.

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)