Laukizuzen erako eraikina eta hiru isuritako teilatuarekin. Harrizko hormak ditu eskantzuekin. Argitokien inguruak harlanduzkoak dira. Sarrerako atea dobel-harriz egindakoa da, arku zorrotz bat dauka, eta eliza inguruak duen arkupearen babesean dago. Bertan aterpetxea ere kokatzen da.