DESKRIBAPENA: Gutxigorabehera 16 m-ko diametroa eta 1,5 m-ko altuera dituen tumulu bat da. Erdialdean 4 m-ko diametroa eta 0,3 m-ko sakonera dituen krater bat dauka, bere ingurutik 2 m-ko zabalera eta 0,2 m-ko sakonera dituen lubaki txiki bat igarotzen delarik. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako kareharriak dira.
HISTORIA: F. Alcala, L. del Barrio eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 1980an.