cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

San Blas Ermita

BASELIZA

Olotz izeneko lur eremuan dago eraikita, eztarriko gaitzak sendatzen dituen San Blas zaindarian ermita. Hala ere, garai bateko zaindaria Santa Engratzia izan omen zen; Santa Engratzia de Olotz, dokumentuetan azaltzen den bezala.

Ermitaren izena XVIII mendearen bukaeran aldatu zen, izan ere, 1802. urtean ermita hau San Blas izenaz ezagutzen da. Otsailaren 3an ospatzen da bertako jaia; eta bertara herriko okindegietan egindako opil bereziak eramaten dira bedeinkatzera. Mende honen hasierarte Santa Engratzia egunean, apirilak 26an, ondoren ereingo ziren baba beltzak eta garixa bedeinkatzen ziren. Ermita gotikoa da nabe bakarrekoa 1500 urte inguran eraikitakoa eta 1994an zehatz-mehatz berreraikia. Mendebaldean dauzka XVI. mendekotzat jo daitezkeen leihatilak. Bitxia da baita iparraldeko fatxadan zapatak-eta gordetzeko dagoen leihatilatxoa ere. Barruan, “U” tankerako koroa, garai batean oso ohizkoa baina egun leku gutxitan dagoena, nahiz eta eredu bezala oraindik ere Zumarragako Antigua elizan mantendu. Karela tabloi matxinbratuz eginda dago XVI. mendean egondakoa berreginez. Erdi erretaula koloreaniztuna da bi zutabe korintiarrak izenburuan eskultura alboan daudelarik; ezkerraldean Santa Engrazia eta eskumaldean San Antolin. 1791. urtean soldadu frantsesak ermitako pieza baliotsuenak lapurtu zituzten. Bertako familiak arduratzen dira ermitaren mantenimentuaz, ardura hau bi urtero aldatzen delarik.

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)