UDALERRIAK: Legazpi-Oñati.
22 m-ko diametroa eta 1,3 m-ko altuera dituen tumulu bat da. Oso nahasia dago eta erdian 14 m-ko diametroa eta 1 m-ko sakonera dituen krater bat dauka.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
ESKU-HARTZE ARKEOLOGIKOA: J. Altuna, J.M. Apellaniz eta P. Rodriguez Ondarrak induskatu zuten 1964an. Horizontalki jarritako hareharrizko harlauza txikiz osatutako kanpoko eraztun bat antzeman zuten, tumuluaren ertza mugatuz tinkatutako blokez osatutako beste eraztun bat duelarik jarraian (ALTUNA; APELLANIZ; RODRIGUEZ ONDARRA, 1964: 70). Tumulua, teilakatutako eta bere zentrurantz okertutako harlauzaz osatua dago. Zentruan, horizontalki zoru modura jarritako harlauzak aurkitu ziren (ALTUNA; APELLANIZ; RODRIGUEZ ONDARRA, 1964: 70).
HISTORIA: J. Elosegik aurkitu zuen 1951n.