DESKRIBAPENA: 13,5 m-ko diametroa eta 1,5 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri labur itxi bat da. Erdialdean 6,5 m-ko diametroko krater bat dauka eta honen barnean 2 x 2 m-ko diametroa eta 0,7 m-ko sakonera duen beste bat dago. Azken honen barruan, 4 harlauza aurkitzen dira antzinako ganbararen IM-ko erpina osatuz. Hautsitako beste harlauza batzuen aztarnak ere badaude. Eraikuntzan bertako kareharriak erabili ziren. Industaileek trikuharriaren estalkia osatuko luketen hareharrizko bi harlauzaren aipamena egiten dute.
HISTORIA: J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1917an eta T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten 1918an.
Indusketan ondorengo materialak berreskuratu zituzten:
- Giza aztarnak: gutxienez gizabanako heldu bati dagozkionak.
- Fauna: zehaztugabeko animalia aztarnak (galduak).