DESKRIBAPENA: 12,5m-ko diametroa eta 1,4m-ko altuerako tumulua duen trikuharria da. Erdialdean, hegoalderantz tumuluaren ertzeraino zabaltzen den sakonune bat du. Barruan 0,8x0,4x0,2m-ko harlauza bat dauka tinkaturik. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
HISTORIA: B. Gandiagak aurkitu zuen 1964an.