DESKRIBAPENA: 8m-ko diametroa eta 0,6m-ko altuerako tumulua duen trikuharria da. Erdian sakonune bat du eta ekialdeko arkua mendi-bide batek mozten du. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
HISTORIA: J. M. Barandiaranekek aurkitu zuen 1918an. Aurkikuntzaren unean, ganbarari zegozkion bi harlauza ikus zitezkeen (APELLANIZ, 1973: 214). Tumuluaren ekialdeko arkuak mendi-bide bat egiterakoan jasandako mozketaren berri eman zuten Aranzadi Zientzi Elkarteko kide batzuk 1980an, eta mugitutako materialaren artean suharrizko aleak aurkitu zituzten bertan eta 4m hegoaldera. 2001an elementuaren gainean eta inguruan zeuden zuhaitzen mozketa kontrolatua egin zen.
1980ko ekinaldian aurkitutako materialak ondorengoak dira: ijelki zati bat eta 2 printza.
OHARRAK: J. San Martinek Elgeamendi W bezala izendatzen du (SAN MARTIN, 1956: 122).
HISTORIA: J. M. de Barandiaranek aurkitu zuen 1918an.