cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Gipuzkoako lurralde historikoko Mendebaldean kokatua, Elgeta Bizkaiko mugan dago. Bere kokaleku garaia (Gipuzkoako hirugarren udalerri altuena) dela eta, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako eta Udalatx edo Udalaitz (1.117 m) eta Anbotoko (1.331 m) ikuspegi zabala dauka.

Udalerri hau beti egon da oso lotuta mendizaletasunari. Izan ere, 1924an bertan sortu zen Euskal Mendizale Federazioa.

Elgeta helmuga bikaina da natura maite dutenentzat, izan ere mendi-ibiliak egiteko ibilbide ugari ditu. Bidean, gainera, herriko lekurik esanguratsuenak bisitatu daitezke. Asentzio ermita eta bere inguruan dagoen parkea bisitatzea plan aparta da udako egun bat igarotzeko, izan ere, Udalatxeko eta Elgetako ikuspegi paregabea eskaintzeaz gain, askaldegi bat eta umeentzako parke bat ditu. Udalerriko herrigunean sartuz gero, bere eraikuntzetan Erdi Aroko kutsua eta Gerra Zibilaren ondorioz jasandako eraldaketak ikusiko ditugu, izan ere, kokapen estrategikoa dela eta, Elgetak eraso eta bonbardaketa ugari jasan zituen Gerra Zibilean. San Roke kalea eraikin historikoek osatzen dute, Erdi Aroko lekuko direnak. Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza, XIV. mendekoa, nagusitzen da kale honetan. Elgetako beste irudi adierazgarrienetako bat Aldundiko etxea da, Elorrioko bidera sartzeko arku bat duena.

Elgetako aberastasun historiko eta kulturala Pablo Uranga margolari ospetsuaren ibilbideak ere markatu du, bere haurtzaroko lehen urteetan Gasteizen bizi ostean, Debagoienako udalerri txiki honetara etorri zena. Bere omenez eraikitako iturri batek gogoratzen du.

Hurrengo Ekintzak:

Klikatu gure eskualdeko landaguneak ezagutzeko!   

Azkuneta Errekalde eta Angiozarreko auzogunearen erdian kokatzen da. Bertan kokatzen dira: Tourseko San Martin ermita eta Aldekoena eta Berrandoena oinetxeak.

Hedadura aldetik Gipuzkoako bigarren udalerria da eta bere kokapena estrategikoa da, izan ere, ia distantziakidea da Bilbo, Donostia eta Gasteiz hiriburuetara.

Bergarako kaleetan dabilen bisitaria zur eta lur gelditu ohi da horrenbeste etxetzar eta jauregi ikustean. Izan ere, ofizialki aintzatetsitako interes historiko-artistikoa duten 192 eraikin ditu hiribilduak.

Historiaren argitan, ulergarria da erabat Bergarak duen aberastasun monumentala. XVI. menderako merkataritza-gune garrantzitsua zen, burdina transformatzeko lantegien eta gari-merkatuaren kontura. Noble, merkatari aberats eta pertsonaia ospetsu askok eraiki arazi zituzten euren etxe eta jauregiak hiribilduan. Historia horren emaitza zein baino zein interesgarriago diren eraikinen arteko lehia da: ate landua duen Jauregi etxea; Irizar eta Egino-Mallea jauregiak; fatxadan baxuerliebe bitxia duen Jauregi etxea; Arrese dorretxea; Goenkaleako 3 zenbakidun etxea,... Agirreko San Martin plazara daramate Bergarako bide askok. Bertan daude, alegia, soberako apaindurarik gabeko udaletxea (XVII. mendekoa) eta Bergarako Errege Mintegia, XVIII. mendean aparteko distira izan zuen zientziari eta heziketari emandako erakundea. Han aurkitu zen wolframioa, eta hantxe lortu zen estreinakoz platinoa malgutzea eta lantzea. Gerrate karlisten antzeslekua ere izan zen: Bergarako Besarkada, lehenengo gerrate Karlistaren amaiera izan zena, urte-liburuetara pasatu da.

Hiribildu monumental izateak ematen dion sendotasunari uko egi gabe, bizitasun handiko herria da gaur egun Bergara. Garrantzi handia ematen dio hezkuntzari (Errege Mintegia hartu zuen eraikina UNEDen egoitza da), eta industria eraberritua merkataritzarekin, ostalaritzarekin eta zerbitzuekin uztartzea lortu du. Bergarara egindako bidaia ezin da bertako gozo tipikoak -barrubete edo "rellenoak" eta tostoiak- dastatu gabe amaitu.

Hurrengo Ekintzak:

Bergara_big

Mugak: iparraldetik Eibar eta Soraluze, hegoaldetik Arrasate eta Oñati, ekialdetik Azkoitia eta Antzuola eta mendebaldetik Elgeta eta Bizkaia.

Herriko sektorerik indartsuena bigarren sektorea da.

Azalera: 77,05 km2

Herrigunearen altitudea: 143 m

BERGARAKO UDALA

San Martin Agirre Plaza, 01
20.570 Bergara (Gipuzkoa)
T.: 943 77 91 00
www.bergara.net

Indiano ospetsua izan zen, Mexikon merkatari ospetsua izan zena (bere diruaz herriko parrokiaren aldarea egin zen XVIII. mendearen bukaeran).

IBARRE

Duela gutxi eraberritutako nekazalturismoa, Antzuolako herrigunetik gertu kokatzen dena, Debagoiena eskualdean, Euskal Herriko erdigunean. Ibarrera heltzeko GI-632 PK-19 errepidea hartu behar da, Bergaratik eta Zumarragatik kilometro gutxitara. Giro euskalduna eta tratu familiarra.

IBARRE

Eraberritutako Ibarre baserria indiano ospetsuen jaiotetxea izan da. Besteak beste, Francisco Iraeta e Ibarra, Mexikon merkatari ospetsua izan zena (bere diruaz herriko parrokiaren aldarea egin zen XVIII. mendearen bukaeran).

Irimo Goienan ere antzinako trenbideen aztarnak aurkitu ditzakegu, 1971eko otsailean desagertu ziren trenbideenak.

Debagoiena eskualdeko herria, Antzuolak Hiribildu titulua 1618an lortu zuen, hiru mendez alboko Bergarari atxikita egon ostean.

Antzuolako historia historiaurrean hasten da, izan ere ezagutzen diren aztarna zaharrenak eneolitikoak dira. Geroago, 920an, Baldejunkerako (Nafarroa) borrokaldia izan zen, non antzuolatarren konpainia batek mairuak garaitu zituen. Ekintza gogoangarri hori urtero ospatzen da "Mairuaren Alardearekin", uztailaren hirugarren astean ospatzen dena Antzuolako zaindariaren jaietan.

Udaletxeak eta Errukizko Amaren parrokia-eliza neoklasikoak osatzen dute gaur egun herriaren erdialdea. Eraikin hauekin batera, Antiguako ermita dago. Uzarraga auzoan, San Joan Bataiatzailearen eliza dago, hiribilduaren jatorrizko parrokia. Hau izan zen antzina Antzuolako erdialdea, han bizi baitziren herriko biztanle gehienak. Alabaina, denboraren poderioz, leku hau komunikazio bide nagusietatik kanpo geratu zen. Kanpoaldean, Santa Ageda baseliza topatuko dugu, eta bertatik ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu.

Hurrengo Ekintzak:

<< Hasi < Aurrekoa 81 82 83 84 85 86 87 88 89 Hurrengoa > Bukaera >>
88 orrialdea 89-koa

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com

Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)