Pilarko Andra Mariaren egunean, urriaren 12an, Mendiko Abere Azoka ospatzen da Elosuan. Gipuzkoa osoan ospe handikoa da, Gipuzkoa osoko abeltzainek hartzen dute parte. Bertan behi, ardi, zaldi eta ahuntz aziendaren lehiaketak antolatzen dituzte Elosuko Taldeak eta Bergarako eta Azkoitiko Udalek.
Ibilbide hau Bergarako Labegaraieta poligono industrialean hasten da. Bertan dagoen bidegorria jarraituz Elorregiraino helduko gara.
Basalgoko bizilagunek auzolanean egin dituzte betidanik auzoko eraikuntza eta konpontze-lan guztiak. Bergara eta inguruko baserriak lotzen dituen bidea, gaur egun konponduta dagoena, ere beraiek egindakoa da.
Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezaguna Euskal Herriko DJ erreferentean bilakatu da 50 herri baino gehiagotik igaro baita bere ‘diskofesta’ ospetsuarekin, ETB eta GAZTEAk sustatua, ‘Itzela’ bezalako diskoteka garrantzitsuetan ere izan da.
Felix Aranzabal soinujolea (Angiozar, Gipuzkoa, 1919ko otsailaren 22a - Eibar, Gipuzkoa, 2006ko martxoaren 4a), ezaguna Angiozarko Itsua izenordearekin, Aguleta baserrian jaio zen, Angiozarren, artean Angiozar Elgetaren esparrutik Bergarara pasatu barik zegoela.
Ibilbide hau Angizarreko auzogunetik hasten da. Bertatik Asentziora igoko gara eta Arrota pasa eta gero Angiozarreko Kanpazar atsenlekura iritsiko gara. Ondoren, Angiozarreko Goimendi auzunea zeharkatuz berriz ere Angizarreko auzogunera iritsiko gara.