Bertsolaria. Osintxun jaio zen, 1945eko otsailaren 23an. 1967an soldadutza egiten ari zenean, txapelketa nazionalean parte hartu zuen eta finalera iritsi zen, bostgarren tokian bukatu zuelarik. 1980. urtean izandako bigarren txapelketan ere finalera heltzea lortu zuen. Estilo klasikokoa, arrazonamendu indartsuarekin, eta batez ere, konposaketan xehetasun askokin, deskribapenetarako eta beste bertsolari batzuk imitatzeko erreztasun handia duelarik.
Idazlea. Osintxun jaio zen, 1937ko apirilaren 12an. 1948. urtean, Andoainen bizi zela, Lazkaoko Beneditarretan sartu zen. 1959. urtean Bedoñako Loramendi omenaldiko lehiaketan ohorezko aipamena lortu zuen "Egun txintatik arratseraño" olerkiagatik. 1960. urtean "Olerti" lehiaketako lehenengo saria lortu zuen "Alegia sorta"-rekin. Laguntzailea izan zen "Olerti", "Karmal" eta "Jaunaren Deia" aldizkarietan. Lazkaoko Beneditarren monastegian bizi da.
Idazlea. Osintxun jaio zen, 1882ko ekainaren 23an. Haurtzarotik Soraluzen bizi izan zen, bertan industriala izan zen. Hainbat ipuin gipuzkeraz idatzi zituen. Gurutzepe eta Itxastarra antzerki lanak idatzi zituen, hauek zenbait aldiz antzeztu direlarik. 1955eko martxoaren 25ean Deban hil zen, 73 urte zituela.
Osintxun garrantzi handia izan dute betidanik aztikeri eta sorginkeriek. Mugarriko txabolan akelarreak ere ospatzen omen ziren.
Lehen aipatu den bezala Osintxuko jaiak abuztuan 26an hasten dira abuztuko azken aste burua ere hartzen duelarik, San Emeteri eta San Zeledonio santuen ohorez.
Osintxuko Herri-Batzarraren helburua urtero-urtero gutxienez auzolan baten deialdia egitea da, antzinako ohitura on hau berreskuratu eta herritarren arteko elkarlana bultzatzeaz gain herria txukuntzeko.
Aurten bi deialdi aurreikusi dira bata Maiatzaren 12an eta bestea Urriaren 25ena.
Maiatzaren 12ko deialdiari talde politak erantzun zion eta hainbat lan egin zuten: belarra eta sasiak moztu, iturri inguruak garbitu, paretak garbitu, biltegia txukundu etab.
Azaroan Gaztaña jaia egiten da. Gaztain denboraldia Santu Guztien jaiarekin bat egiten du. Azaroaren 2an, Defuntu Fidelen edota Animen jaian, familia eta sendiak gaztain erreak jatera elkartu ohi ziren. Hortik dator "Gaztaiñerre eguna" edo "Kastañarre eguna" izena, honek oraindik gure herrialdeko zenbait udalerrietan errotuta jarraitzen duelarik.