2007ko apirilaren 19an egin zen monumentuaren inagurazio ofiziala. Juan Jose Arangurenen eskultura hau Gerrate Zibileko defentsa lerro nagusiaren alboan jarri da, Asentzioko ermitatik hurbil, Elgetatik Kanpanzarrerako errepidean.
Harrizko gurutzea Aretxabaletatik Arrasatera doan bide bazter batean. Oinaren sekzioa karratua da eta angeluak konkaboak; fustea ildaskatua; eta kapitel bat gurutzea hartzen. Gurutzeak alde batean Kristo gurutziltzatua erakusten du eta Andre Maria bestean. Irudi horien azpian, aingeru bat eta burezur bat, hurrenez hurren.