San Kristobaleko ermita XVI. mendeko eraikuntza xumea da, salio oinekoa eta nabe bakarrekoa, egurrezko gangarekin.
Garaia eta Agirre baserriaren parean, latura gutxiko muino batean, Aumategi Jauregia kokatzen da. Edertasun arkitektoniko handiko eraikina da.
Hasiera batean baserriak ez zuen aurrealde nagusian duen portikoa, garaiaren ondokoa. Seguraski atxiki hau XVIII. mendean eraiki zen.
Toki honetan Gipuzkoako egurrezko garai bakarra mantentzen da. Honek herriko landa bizitzaren ahaztutako ikuspegia ezagutarazten gaitu, neguan bertan alea biltzea ohiko jarduera bat zen.
San Martin baseliza inguruan baserri multzo txiki bat kokatzen da, gaur egun baseliza bi etxebizitzatan bihurtu da, nahiz eta antzinako egitura mantendu. Baselizako eraikina, oin angeluzuzenekoa zen eta da, bi uretako teilatuarekin, harri-hormak eta harlanduko eskantzuekin.
Uribarrik Ugaran bailarako lur emankorrenak hartzen ditu. Bere baserri sakabanatuetan mimo handiz baratzako produktuak ekoizten dira, eta bere historia dela eta Ibarreta baserria azpimarratu daiteke.
Uste Oneko Ama Birjinari eskainia den eliza honen berri bada dagoeneko 1353ko paperetan, eta etorri ere ondo dator data hori elizaren sarrera nagusiko portadarekin, arku apur bat zorrotzekoa baita, hiru arkibolta eta giltzarrietan irudi geometrikoak dituena.
Inguruko beste eremu batean biltzen da, Leorraga eta Dolosa baserrien inguruan. Erregenea ere oso eraldatuta dago. Familiaren armarria gordetzen du.