cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

San Martzial Baseliza

SAN MARTZIAL

XIX. mendera arte bertako zaindari Santa Katalina izan arren, harrez gero San Martzial dugu. Nahiz eta interesgarria izan batez ere kanpoko arkitekturarengatik (XVI. mendeko ateburu eta leihoak), ikusgarria da barruko egur lanketa ere (basurde buruak ikus daitezke landuta).

Barruan Santiagori eskainitako irudiak ere badaude. Erromesari, “Pikunittako (herriko baserria) eskolaua” esaten diote Antzuolan. Horrez gain, bertako jaietan ateratzen den kofradeen pitxerra ere interesgarria da, nahiz eta berau maiordomoaren etxean gorde.

Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina, XVI. mendean eraikia, nahiz eta jatorrizko barne-egituran eraldaketa handiak jasan dituen. Hormak harlangaitzezkoak dira, izkinetan harlanduak dituztela. Arkupeak babesten duen arku dobeladun apur bat zorrotza du sarreran. Estalkiaren egitura zurezkoa da eta harrizko pilastrek eusten diote. Kanpoaldean harrizko kanpai-horma dauka, goian pinakulu bat duena. Barnealdean, burualdeak zurezko hiru aldare dauzka. Erdigunean sainduaren irudia dauka, epistola aldean Santiago eta zaldiaren irudia eta ebanjelio aldean Santa Katalinaren irudia, antzina, ermitako titular izandakoarena. Presbiterioaren goialdean oholezko kanoi erdiko gangatxo modernoa dago, seguruenik aurreko baten ordezkoa edo dena, xehekapen guzti-guztietan hurbil dauden XVI. gizaldiko Bergarako San Kristobal eta Santa Katalina sabaitza imitatzen baitute.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)