lnguruko biztanlegune nagusi izan zen garaiko testigantza oso gutxiri eutsi zaio, nahiz eta jaso dugun monumentu sailak orduko habitataren ezaugarri batzu aditzera ematen dizkigun.
Nahiz eta baserriaren eraikuntza XV. Mendekoa izan, ez da baserriari buruzko aipamenik egiten 1502. urtera arte. Lizariturri ingurua ikusi eta gero baserri honen izena nondik nora datorren konturatuko gara. Garai bateko armarriaren kopia egun Donostian dago.
Laskurain errota, gezurra badirudi ere, Euskal Herri mailan desnibel ezberdinetan bi errotape dauzkan errota bakarrenetakoa izan daiteke berau. Sorgin Zulo ere deitzen zaio inguru honi.
Errota honen lehen aztarnak 1927koak dira. Orduan, errota honen lizentzia fiskala Lorentzo Etxeberriak ordaintzen zuen. Hala ere, errota honen eraikuntza 1904/5. urteen inguruan egin zen. Orduan errota honen promotoreak Ramon Arbe (Laskurain Errota) eta J. F. Bizkalatza (Bizkalatza) izan ziren.
XVII. mendeko Ugartetorre etxearen teilatuaren barruko egitura ikusgarria da. Zer esanik ez bertako armarri handi eta polita.
XIX. mendera arte bertako zaindari Santa Katalina izan arren, harrez gero San Martzial dugu. Nahiz eta interesgarria izan batez ere kanpoko arkitekturarengatik (XVI. mendeko ateburu eta leihoak), ikusgarria da barruko egur lanketa ere (basurde buruak ikus daitezke landuta).
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost