Osintxuko zubiak puntu erdiko 4 arku ditu. Perfil konkaboa dauka, hirugarren arkua besteak baino altuagoa baita (9,5 m). XVI. mendearen bigarren zatian azaltzen da zubi honen aipamenik, non "Oxirancu"-ko zubia bezala izendatzen zen.
Ibilbide honetan naturak garrantzi handia baldin badu, eta batez ere basoak (pagadiak, alertzeak, herrian dauden hagin bakarrak...), ezin da baztertu bertan dauden aztarna arkeologikoak: tumuloak alegia. Etnografian, berriz, desagertzear dauden azkenengo galtzada zaharrak; Oñati-Legazpi-Urretxu-Antzuola mugarriak...
Uzarraga eta Galartza ezagutzeko bidea ematen digu ibilbide honek. Bergara aldean, baina Antzuolako udalerrian kokatuta dauden baserriak ikusteko aukera izango dugu.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost