Zuloeta Baserria Angizarren kokatzen da, Bergaran. Bertan, Gaizka Olabarrietak kontserbak, frutak eta barazki ekologikoak eta zuku eta arrautzak ekoizten ditu.
Jakion S.L., Debagoieneko baserrietako nekazal iharduera berreskuratu, bultzatu eta indartzeko sortutako enpresa da. Baserriei, beraien nekazal ustiaketak doitasunez mantenaraziko dituen zerbitzuak eskaintzeko. Jakionek bere web orria ere badu: www.jakion.es
Ekainaren 9an Osintxuko Mendi Buelta egingo da. Mendi buelta hau bi urtetik behin egiten da. Gutxi gorabehera 7 orduko buelta izaten da eta jarraian bazkaria egiten da.
Gandiaga zentroa Arantzazun dago eta, bertan, ekitaldi ugari antolatzen dira, nola publikoak hala pribatuak. Informazio gehiago ondorengo loturan: ARANTZAZU GANDIAGA
Arantzazun Gomiztegi baserria kokatzen da. Bertan, Artzain Eskola dago.
Historia
1950. urtean, Arantzazuko Frantziskotarrek Gomiztegi erosi zuten, Santutegitik 3 kilometrotara dagoen baserria, Aizkorri Parke Naturalean kokatua. Hasieran ganadu buru gutxi izan arren, ondoren, lur sail zati garrantzitsuak erabili dira ardientzat.
Duela 26 bat urte, ardiak jarri ziren baserrian eta artisau gaztandegi bikain bat egokitu zen. Ingurumenari dagozkion legediak errespetatuz eta artaldea ardurarekin kudeatuz, EAEko latxa artalde onenaren saria ere jaso izan du hainbat aldiz.
Emaitza bezala, 1997. urtean eta Eusko Jaurlaritzaren babesean, Artzain Eskola sortu zen. Urtero, eta ITSASMENDIKOI-ren eskaintza formatiboaren barruan artzain berriak formatu eta trebatzeko Artzain Eskola ikastaroa antolatzen du, baita artzain profesionalentzako ikastaroak ere. ITSASMENDIKOI (IMK) da Euskal Autonomia Erkidegoko landa eta itsasertzeko eremuen prestakuntza, sustapen eta garapen integraleko zentroa.
Helbidea eta kontaktua:
Gomiztegi Kooperatiba
Arantzazu 42-43
20567 Arantzazu-Oñati (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 25 10 08
Faxa: 943 25 10 18
Helbide elektronikoa:
Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
Web orria: Gomiztegi Artzain Eskola
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost