Arantzazu Oñatiko hegoaldean kokatzen da eta Arabarekin muga egiten du. Bertara heltzeko Oñatitik hasten den GI-3591 bidea hartu behar da.
HISTORIA
lzen bereko errekak urratu duen haitzarte batean, Aizkorriko mendietarantz biderik nagusienetarikoa igarotzen den tokian, XIV. mendetik aurrera lurraldean eraginik handiena duen erlijiogunea osatu da ezarian-ezarian.
Ama Birjina azaldu, 1469an, eta handik gutxira seroretxe txiki bat egin zen, denboraren poderioz fraile-elkarte bilakatu zena.
Berehala erromesaldi-gune garrantzizkoaren indarra hartu eta Burdeos eta Kalahorraartean zabaltzen den lurralde handiarengan eragina izan zuen.
Urrutiko lekuetatik zetozen erromesbideak Arantzazu babesten duen mendi sailari gaina hartuaz bertaratzenziren.
Badirudi Arantzazuko Ama Birjinarekiko halako fede-bizitasuna oso antzinako usadio batean bizkartzen dela, beharbada toki honek artaldeentzako zuen eta oraindik ere baduen aterpe izaerari lotua.
1514ean bertakotu ziren frantziskotarrak eta indartu egin zuten erlijiogune haul liburutegi bikain bat eta garrantzizko bestelako kultur-ondareakbilduaz bertan.
Gainera Santutegia, monastegiko multzoak eta erromesentzako instalakuntzek biltzen dutela, kultur eta erlijio gune izan da, baserri-sail txiki baten ardatza; hauetarik batzu-batzuk oraindik ere zutik diraute.
Arantzazuk herrialdearen historian izan duen goren lekuak ere ekarri ditu hondamenezko ondorioak. Gerrate karlistetan Iiberalek fraile-taldea monastegia uztera behartu zuen eta segidan su eman zioten. la guztiz suntsitu zen, baita liburutegia ere, nahiz eta inguruko baserritarrei esker ale batzu ateratzerik lortu zuten.
Gobernu errepublikarrak agindutako kanporaketa ere pairatu zuen, 1878an erlijio taldea betiko itzuli zelarik.
Gaur egun gunea punta-puntako eraikuntza modernoek edertzen dute, herrialdeko oraingo artista nagusienen lanek. Multzo honek azaldu zuen joera berrizale hau erlijio taldeetan nagusi zen ikuspegi artistikoak ezin eraman izan zuen eta lanak urteetan debekatuta egon ziren.
Beste alde batetik, leku honetan sortu zen euskara batua 1960ko hamarkadan.
(*) Asterisko batekin markatuta dauden eremu guztiak bete beharrekoak dira.
Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, inprimaki honen bidez lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna DEBA GARAIA ELKARTEA da eta helburua zure bezero berri-eskakizunari alta ematea da eta horrez geroztik harreman komertziala hasi eta zure kontsultak eta iradokizunen ardura hartzea. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkarazteko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako helbide honetara jo idatzi baten bidez URTEAGA 21, 20570 BERGARA (GIPUZKOA).
Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula aipatutako helburuak lortzeko erabiltzeko.
Datuen bidalketak honako klausula onartzea dakar.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost