Kobazulo honetan babesten omen ziren Gipuzkoa eta Bizkaia artean ibiltzen ziren zamariak, hauek lapurretan ere ibiltzen omen ziren eta inguru hori igaro ezina eta beldurgarria bihurtu zuten, bai Elorregikoentzat eta baita Ventas edo Ibarbaltz ostatuetan gelditzen ziren bidaiarientzat ere. Mikeleteak etengabe aritzen omen ziren gaizkile hauen kontra.