cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Udalaitzeko Jaunaren Igokundearen Baseliza

Ia mendiaren tontorrean kokatzen da, zelaigune txiki baten gainean, hegoaldeko hegal malkartsuan zintzilik antzinako eremitorioan hondakinak daude.

Lehen erreferentzia historikoa Udalako elizaren fabrika-liburuan aurkitu dezakegu: "En la ermita e Iglesia de Sanct Asentio de la peña de Udala, que jurisdition de la villa de Mondragón..." (Tomo 1 folio 52). Gero bere bizitari erlijiosoei eta bere egoera hondagarria aipatzen da. 1570. urtean, Don Esteban Garaik zera aipatzen du: "...bere tontorrean harrizko basilika gogor bat dauka, non ermitauak eta letra gizonak egon diren.". Eta 1585 urtean jaiotako Bernardo de Balbuena poetak "El Bernardo" bere olerki epikoan, VIII. liburuan, Karlomagnoren kontrako Orreagako batailan parte hartu zuten zaldunak zerrendatzean gudari baten aipamena egiten du:

“Vino a la luz que nuestra fe enseña

Por oración del santo monje Arbante

Que la alta peña de Udalatxa habita

Y el mundo rige allí desde su ermita”

Itzulita:

"Gure fedeak erakusten duen argira etorri zen

Arbade santu monjearen otoitzengatik

Udalatxeko harkaitz altuan bizi dena

Eta mundua zuzentzen du bere baselizatik"

Orreagako egitandia ustez 777. urte inguruko da, baselizaren antzinatasuna erakusten duena. Dokumentuetan azaltzen den bezala XVI eta XVII. mendeetan mesak ospatu ziren. Nahiz eta prozesio eta gurtza batzuk jarraitu, 1733. urtean bisitari sinodalak Udalako elizaren liburuan ondorengoa jarri behar du: "itxita eta garbi izateko eta eskumikuko zigorrarekin ez sartzeko baselizan: ale, lasto, egur edo beste gauza zikinik...". 1925ean, Don Juan Karlos Gerrak baseliza berritzeko kanpaina zuzendu zuen, baina ahalegin goresgarri honetan porrot egin zuen. Gaur egun erabat hondatuta dago: pilare muinoiak, harri-hormazko kontrahormak, hondatutako hormak, harri mendiak...

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)