cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

San Juan de Dios (Antzinako Santa Ageda)

antzinako eliza

Gesalibar izeneko auzoan dago, Arrasaten. Garai batetan inguru hartan zeuden ur-hatsak zirela-eta oso ezaguna zen. Ilustrazioaren kultura jarrera higienearen eta osasunaren aldekoa izan zen, eta horren eraginez eraiki zen, 1825. urtean, Santa Aguedako bainu-etxea.

Garai horretan, besteak beste, hainbat instituzio sortu ziren inguru horretan. Beraz, bidezkoa da esatea medikuntzaren eta oporren ikuspegitik XIX. gizaldian Euskal Herrian «Bainu-etxeen Kultura» ezarri zela esatea. Gobernuko presidentea izan zen Antonio Cánovas del Castillo jauna anarkista batek erahiltzeak gainbeheran jartzen du, egun batetik bestera, bainu-etxearen ospea. Atzera ere irekitzea Hospitalarias de San Juan de Dios eta Hermanas del Sagrado Corazón Ordenek kudeatu zuten; eta orduan eman zitzion, eman ere, gaur egun duen helburua.

Babestuko eraikina bainu-etxearen lehenengo erakinari erantsita dago. Pabilioi prismatiko handia osatzen du, beheko solairua eta bi altuera dituela. Estalkia luzera jarrita dago,eta uraren jauskera alde bietara du. Gorputz zentrala, fatxadako planotik kanpora ateratzen dena, antzematen zaio beheko solairuan; itxura inperiala duen eskaileraren aurrean dagoen atondo zabalera sartzen da bertatik. Barruko antolaera eraikina luzera zeharkatzen duen korridore nagusiaren inguruan egituratzen da; horren alde bietara, eskumara eta ezkerretara, hainbat gune daude. Lehenengo solairuko erdigunean, kanpoaldera aurreratuta dagoen beheko solairuaren gainean, terraza eder bat dago. Terraza hori erabiliko zuten berton zeudenek astiorduetan egoteko. Bigarren solairua lehenengoaren modukoa da.

Xumea eta homogeneoa da eraikuntza. Egiturak bi hormarte ditu, pabilioiaren luzerako ardatzaren norabide berbera dutenak alegia. Karga-horma batek bereizten du; eta horma hori eta bai karga-horma perimetralak ere, harri-hormaz eraikita daude. Horrek forjatuak eraikitzea da; egurrezko eskuairaldeak dituen soliberia zeharka jarriko da, hormatik hormara. Fatxada nagusiko beheko solairua harearrizko harlanduz eginda dago, galeria itxura hartzen duen etangabeko arku-multzoa osatuz.

Zeharka jarrita dauden eta horma perimetraletan oinarrituta dauden zertxekin eraikita dago estalkia. Zertxak egurrezko eskuairaldez eginda daude. Zertxok, izan ere, latazko eta teila zapal zeramikoaren euskarri diren petral eta kabrioei eusten die.

Eraikina egoera onean dago; izan ere, erabiltzen denerako erabilita, beharrezko dituen konponketak egiten baitzaizkio.

Tipologiaren arabera eraikina pabilioia da. Sanitatearekin zerikusirik duten eraikinetarako Frantzian eta Ertaeuropan zegoen tradizioaren araberakoak dira, hain zuzen ere XIX. gizaldiaren azken aldera eraikitakoak. Beheko solairuko italiar itxurako arkuzko galeriak eraikin arinaren antza ematen diote. Horrek, eta bai gorputz zentrala kanpora aterata eukitzeak balkoi eder baterako lekua utzi diolako, eta daukan atondo zabalagatik, eraikin hori esanguratsua izateko egin zen. Hortik esan daiteke eskailera inperiala izpiritu horren barruan hain ondo egokitzea.

Fatxadaren aurrekaldeak hutsartezko zutabe bertikalak ditu. Hegaletan 1 + 9 seriea osatzen dute eta 1 + 3 + 1 gorputz zentralean. Horrela, fatxada, 86 metroko fatxada-aurrekaldeak lekarkeen itxura berdinegia gainditu egiten da. Itxura dotorea eta hutsarteak dituzten arotziak daude, batez ere beheko solairuko arkuetan. Beheko sokairuetako zutabe bertikalak pilastra jonikoak dira lehenengo solairuan; goiko solairuan, ordea, korintikoak dira. Joko erreferentziala du ordena klasikoei dagokienez, izan ere, etxe hau eraiki zenean, XIX. gizaldian alegia, estilo neoklasikoak zeukan indarra gure herrian.

Fatxadako hormatalak tiroliar erara daude entokatuta, eta horiz margoztuta. Kolereek ere ematen dute jokorik; alde batetik, inposten eta hutsarteen berresien kolore zuria dugu. Eta aipatutakook ere egokitzen zaizkio beheko solairuko hareharriari eta arotzien zuriari eta urdin pastelari.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)