Manuel de Albisuak erosi zuen, eta bizilagunak tratu bat egin behar izan zuen berarekin, ermitaren aurreko erdia eliza-kontuetarako erabilia izan zedin.
Buruñaoko Andra Mari ermita izenaz ere ezaguna. Martin Perez de Arreseren 1500eko azkenahi edo testamentuan ere aipatzen zuen ermita hau. Baserri baten alboan dago eta arku zorrotz batetik sartzen da. Baseliza barruan estilo barrokoko egurrezko erretaula dauka hiru irudiekin, erdikoa XIV edo XV. mendeko zabaltzen den birjinia baten irudia da Gizakundearen Ama irudikatzen duena, eta alboetan Santa Isabelen irudia ezkerraldean eta San Blasena eskumaldean. Koruak ere egurrezko oin bakarra dauka. Teilatuan harrizko kanpandorretxoa irtetzen da eta gain-gainean gurutzea dauka.
Zabaltzen den birjiniaren irudia gaur egun oso saila da elizetan aurkitzea, izan ere, garai batean Trentoko kontzilioa eta gero, horrelako irudiak desegokitzat eta/edo itsusitzat hartu ziren eta zeudenak eraldatu edo zuzenean kendu egin ziren. Gerra Zibilean ondoko baserri baten ezkutatu zuten, beraz, zailtasun eta arrisku ugari pasa ditu irudi honek bere historian zehar. Normalean horrelako irudiak bi orritako ateak izaten zituzten erdialdean eta zabaltzean grabatutako edo margotutako trinitateko agertokien triptikoa erakusten zuen.