Badago errota honi buruzko XIX. mendearen bukaerako daturik. Bergara herriaren hornidurarako hartu ziren bere urak 1927an. 1929an Valentín Movilla Fernández jaunak “Sobrino de Fernández y Cía” sozietatearen ordezkari giza Boluan energia elektrikoa lortzeko asmoarekin ur publikoen aprobetxamendurako erregistroan izena emateko eskaera egiten du, erabilitako kaudala 60 litrokoa segunduko eta ur jauzi elabilgarria 4,5 metrokoa delarik. 1931an irin-errota publikoa bihurtu zen. 1944an okindegi iharduera izateagatik ere kuota bat ordaintzen zuen. Bi harri bikote zituen eta bi burdinezko sorkik mugitzen zuten. Etxerako energia elektrikoa ere lortzen zuen. 1974ra arte ehotu zuen alea, eta bere makinak gordeta daude oraindik ere. Azkeneko urtetan alternadorea ere ezarri zitzaion inguruko argiteriandako energia elektrikoa lortu nahian.