cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

Magdalena/Maala Baseliza

ELIZA-2

Gurutz latindarreko planta duen baseliza txiki hau, lunetoz hornaturiko kanoi-gangez dago estalirik. Ermitaren oinetarako sarbidea portada dinteldu barrokoaren zehar. Portada dinteldu honen gainetik bao bakarreko kanpandorrea gailentzen da. Harrizko fuste zilindrikoko harrizko euskarriak alboko portikoan eta zurezko egitura estalduran.

Santxolopetegi auzoko ermita honen lehenengo berria, Zumaldek dionez, 1442koa da. Aintzinako garai haren aztarna gisa edo, Magdalenaren taila gotiko bat iritsi zaigu, gaur regun gurutzaduraren besoetako batean erakusgai dagoena.

Nolanahi ere, bere ospea San Francisco de Borja Oñatin egon zenekoa datorkio batipat. Izan ere, 1551etatik 1553ra bitartean bizilekutzat hartu zuenean eskualdeko bilgune izpirituala bihurtu bait zuen.

1740ean, erortzear zegoenez, birreraiketa obra handiak egin behar izan ziren betan, eta orduan eman zitzaion gaur regun duen itxura barrokoa.

1759an Juan Olaldek dohaintza bat eman zuen bertarako erretaula berria egin zedin. Hala, Juan Bautista Jauregik hasi zuen lana, hurrengo urtean amaitu zuelarik.

1843an ere konponketa-lanak egin ziren.

Azkenik, 1951ean, auzotarren eraginez, ermitaren egoera hobetzeko lanak egin ziren.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)